“Kolektiboak baikortasuna, umorea eta indarra ekartzen ditu.”
Ken Loach
Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko… gurekin harremanetan sar zaitez helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu
Editoriala
Joan den maiatzaren 17an, Bizi! elkarteak bere urteko Biltzar Nagusia egin zuen. Biltzar honek berezitasun bat izan zuen. Alabaina, lau urtean behin, militante eta kide guziak kontsultatuak dira bide-orri berria lantzeko.
Bide-orri horrek azken lau urteetako ekintzen bilana eta ingurumen-politiken egoeraren azterketa egin eta gero, ondoko lau urteetarako helburu argi bat ezartzea du helburu.
Lan-ardatz franko dira, eta erronkak ere bai, bereziki izen arras egokia duen Duplomb legearen garaian, ZFE-en kentzearekin, eta AHT edo A69 bezalako behargabeko proiektu handien aitzinean.
Lehentasunak Euskal Herria Burujabe dokumentuan zehaztuak dira, Euskal Herri burujabea, iraunkorra eta solidarioaren aldeko proposamenak biltzen dituen dokumentuan. Eta lehen hitzordu garrantzitsuen artean 2026ko Herriko Etxeetako hauteskundeak badira. Horien karietara, etorkizuneko tokiko eragileei Klimaren aldeko Itun berria proposatuko zaie.
Hainbat borroka kolektiboki aitzina eraman behar direnak, eta zure babesa bakarrik falta zaienak.
Portreta
Yannick, 40 urte, Baiona
“Deus ez da galdua eta errepikatu behar da gradu hamarren bakoitzak axola duela, mobilizazioa mantendu eta garatu behar dela. Ez dezagun deus bazter utzi!”
Baionan sortua naiz, baina anitz urte herritik kanpo bizi izan ditut. Gaur itzuli naiz hemen gelditzeko gogoz.
Bizirekin bat egin nuen 2011n, Baiona Ttipiko plaza bat okupatzen zuen suminduen mugimenduaren ondotik.
Sortzekoa zen tokiko monetari buruzko bilkura baten ondotik, gero eta presenteago nengoen, eta, egunez egun, hainbat batzordetan sartu nintzen.
Gaur egun, Jakazak logistika taldean eta biziki hunkitzen nauen Patxoki Berria proiektuan sartua nago. Ekintza batzuetan ere parte hartzen dut, hala nola berriki Hendaiako stop-pub taldearekin.
Bizik eragin handia izan du nire bizi pertsonalean, bizia aldatu didaten zenbait topaketari esker. Ez nuen oraino klimaren borrokan dauden erronketaz konzientzia hartu, gogoa gehienbat larrialdi sozialetan nuela. Mugimenduak lagundu nau ulertzen, formatzen, baita larrialdi sozial eta ekologikoaren arteko lotura egiten ere.
Garrantzitsua da Bizik garatzen segi dezan, nahiz eta garai honetan ez den erraz klimaren militante izatea. Zoritxarrez, itxura guzien arabera, gero eta bizi-baldintza zailagoetarantz goaz.
Baina deus ez da galdua eta errepikatu behar da gradu hamarren bakoitzak axola duela, mobilizazioa mantendu eta garatu behar dela. Ez dezagun deus bazter utzi!
Kanpoko berri
Post-egia: beldurra eta ezjakintasuna hedatu
Gezurrak konplexurik gabe erratea eta horiek hedatzeko informazioaren teknologia berriak erabiltzea kontzeptu berria da: post-egia.
Mugimendu ekologisten aurkako gero eta eraso konplexu gabekoak era askotakoak dira, bortitzenetarik maltzurrenetaraino. Azken hauen artean, politikari eta hedabide batzuek sakatzen dituzten gezurrak ohikoak dira. Hori da post-egiaren nozioak gordetzen duena. 2023an, frantsesen % 35 nonbait han klimatozeptikoak ziren (ADEME). Nola horretaratu gara?
Amerikar idazle batzuek 1990eko hamarkadan pentsatua, post-egiaren nozioak iritzia eta gertakari objektiboak kontrajartzen ditu.
Egiak eta politikak ez badute sekula ongi elkar aditu, eta hori Platonen garaitik, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek planeta mailan hedapen eraginkorra ahalbidetu dute.
Gertakari hau ez dagokio azpijoko antolatu eta hausnartu bati, baizik eta merkantalizazio logika soil bati: Interneteko fluxuak bereganatu, handik datozen irabaziak eskuratzeko. Algoritmoek funtsezko garrantzia badute orduan.
Enpresa transnazionalek sortuak (GAFAM, bereziki), algoritmoek, beren sinpletasunari esker zenbait internautari edo sare sozialen erabiltzaileri errealitatearen ulermena trabatzen diete, berengana erakarriz eta lasaituz.
Emozio kontua baita zinez. Eta azken ikerketek erakusten dute emozio negatiboek dutela webean eta sareetan presentzia handiena, eta haien artean beldurra, eskuin muturraren eta mota orotako konplotista/negazionisten jokoa egiten duena. Iritzi moralak, orduan, kausazko iritzia ordezkaten du.
Adimen Artifizialak ahalbidetzen du kontuak eta iritzi bereko hedaguneak biderkatzea, eta, horrela, haien diskurtsoekin sareak osoki betetzea, diskurtso horiek anitz jendek ohargabean trukatzen dituztelarik eta etengabe hedatzen.
“Ezjakintasuna zabaldu, zientzia gutietsiz”. Hala dio Michel Lainé-k “Post-egiaren garaia” izenburuko liburu berri eta argigarrian, urgentziaz irakurri eta zabaltzekoa.
Nork bere inguruan aipatu, prozesu hori behin eta berriz salatu, hauek ere dira kolektiboki eta pertsonalki dagozkigun eginkizunak.
Bisita gidatua
AHTaren aurkako taldea berriz martxan da!
AHT proiektua oraindik ere aurrera doa, eta berriz ere, zentzugabekeria horren aurrean, erresistentziak antolatzen ari dira, Bizin ere bai.
Uda hasiera honek Biziren AHTaren aurkako taldearen indarberritzea iragartzen du. Akize eta Irun arteko lotura da Bizik nagusiki zaintzen duena gaur egun. Hasieratik borrokan engaiatua da, Bordele-Tolosa eta Bordele-Irun abiadura handiko lineen kontra.
Mugaz gaindiko zati hori estrategikoa zaio Alain Rousset Akitania Berriko Eskualdeko lehendakariari. Izan ere, proiektu honen ezeztatzeak Europako diru-laguntzak galaraziko lituzkeelako. Jakinez azken hauek ezinbestekoak direla, GPSOaren finantzaketaren % 20 osatzen baitute. ” Inkesta publiko bat abiaraztekotan ote dira?” galdetzen dute Biziko AHT taldeko militanteek.
Apiril hasieran AHTaren aurka diren parlamentari batzuek egindako prentsaurrekoak bereziki kezkatu zuen Bizi!. Horrez gain, proiektuaren kontrako eragile historikoetako batek, Cade-k, erregularki informazioa helarazten dio Biziri.
Testuinguru horretan, Bizik aitzina hartzen du: komunikazio euskarrien eta argudioen prestatzen hasia da. Militanteak prest ditu AHTaren aurkako mobilizazio kanpaina handi bati ekiteko, edo hobeki errana : berriz ekiteko. Oroitarazi nahi genuke, 2010eko hamarkadan AHTaren aurkako borrokak 15.000 pertsonaraino mobilizatu zituela Euskal Herrian zehar.
Egin dugu!
Klimaren aldeko 2026ko Ituna
Herrietako eta euskal elkargoko hauteskundeak hurbiltzen direla ikusiz, Hitza Hitz taldeak klimaren aldeko itun bat proposatzen die engaiatzen diren zerrendei.
Maiatzaren 13an, Biziren Hitza Hitz batzordeak Euskal Herriko biztanleentzako 2026ko klimaren aldeko ituna aurkeztu zuen: hauteskundeetan aurkezten diren zerrenden programetarako ezinbestekoak diren 19 neurri ekologiko eta sozial biltzen dituena.
Iraileko sartzean bertsio aberatsago bat aurkezteko xedez, jendeen iritziak kontuan hartuak izanen dira.
Berotegi beharrezkoa da efektuko gasen murriztea lurralde mailan. Izan ere, haiek dute gasen % 15a isurtzen zuzenki eta % 50a zeharka. Hala ere, ekintzarako gaitasunen % 75a beren esku dute.
2026ko herrietako eta euskal elkargoko hauteskundeek garrantzi handia dute lurralde jasangarri eta solidarioagoaren eraikuntzan. 2026ko Itunak, 5 gai nagusitan banatutako 19 neurri proposatuz, hautagai zerrenden programen anbizio ekologikoa handitzea du xede.
Egutegia
Uztailaren 2an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Uztailaren 9tik 13ra, asteazkenetik igandera
Baionako Bestak
Uztailaren 14an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Uztailaren 21ean, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan
Uztailaren 26tik, larunbatetik, agorrilaren 3ra, igandera
Klima Egonaldia Nantesen
Agorrilaren 5ean, asteazkenarekin 18:30 – 20:30
Digitala lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan
Irailaren 3an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Irailaren 8an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Irailaren 23an, asteartearekin 19:00etan, 2020az geroztik
Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeek burutu ekintza ekologikoei buruzko Kargualdiaren bilanaz Mahai ingurua
Glain-eko Elkarteen Etxean – Baionan