Gizon maltzurraren hitza eta ahuntzaren gauerdiko eztula, biak berdintsu! Euskal erran zaharra
Editoriala
Urtea berriz ere sekula ikusi gabeko tenperatura beroekin bukatzen den honetan, COParen 28. edizioa ahuntzaren gauerdiko eztula bezain debaldekoa izan da: betebeharrik ez daukaten gauza anitz hitzemanez bukatu dute.
Amy Dahan zientzietako historialariak dioenez, “nor emekiago joanen den lasterketa bat” dirudi, karbono putzuak bezalako aterabide teknologiko faltsuz josia. Euskal Herrian ere, konponbide okerrak agertzen hasi dira; arazoa ulertzea zailtzen dute eta, ondorioz, arazoaren erroetara jotzea oztopatzen.
Urtea bukatzen da, halaber, kontsumoaren feria handi bilakatu den Eguberri honekin eta bere publizitate-erauntsiarekin, zeinak usu, mozorro berde faltsu batez estaliak baitira. Orduan ere, zenbat promesa faltsu “berde” ez den gure etxeetara heldu, ametsezko ongizate bat hitzemanik!
Zorionez, Olentzerok BIZIren lurralde proiektu eguneratua ere eman digu urte bukaera honetan, beste mundu bat posible eta eskuragarria dela erakusten digun liburuxka berdea. Urte osoan egin beharreko oparia!
Potreta : Aurore, 26 urte, Baiona.
“Kolektiboaren indarrak motibatzen du denbora eta ahalmen gehiago ematera asmo komun baten zerbitzuko“
Bizi! elkartearekin bat egin nuen Euskal Herria Burujabe prestatzen laguntzeko, apainketa-seinaletika atalean. Jadanik elkartearen ekintzak segitzen nituen, eta aukera egokia zen engaiatzen hasteko. Sartu nintzenean harritu ninduena kolektiboaren indarra izan zen; berehala motibatzen du denbora eta ahalmen gehiago ematera asmo komun baten zerbitzuko. Errazagoa da eta atseginagoa talde batean aritzea, bakoitza bere “kolibri xoriaren ohitura” ttipiekin egotea baino. Gure ekintzek egiazko eragina dutela sentiarazten du.
Gaur egun, Bizi!-ren logistikan nago, Publizitatea Geldi kolektiboan eta Eusko Eguna edo Lurrama bezalako ekitaldientzako apainketa batzordeetan. Bizi!-ri esker banderola egiteko teknika guziak ikasi ditut, kilometroka egin izan ditut beste laguntzaile zoragarri batzuekin! Gehien markatu ninduen banderola EHB ekitaldian, harresietan zabaldu genuen 14 metro luze eta 7 metro zabalekoa izan zen! Gutienez hamar lagun egon ginen dilindan ezartzeko, eta are gehiago tindatzeko.
Bizi!-ren ekosisteman eta beste elkartetako kide izateaz pozik nago eta kuriositatea duten pertsona guziak mugimenduarekin bat egitera gomitatzen ditut!
Kanpoko berri : Keroseno “berde” proiektuari ez!
Elyse Energy enpresak daraman E-CHO proiektuak karbono-hein apaleko molekulak izena duten “e-metanola” eta “e-biokerosenoa” ekoitzi nahi ditu Biarnon. Programa horren baitan, BioTJet proiektua “e-biokeroseno” lantegi gisa aurkezten dute, “aireko garraiorako abiazio erregai iraunkorra”. Bizi!-k ohartarazten du lilura berde horrek ez duela deus iraunkorrik, aire sektorearen eragin ekologikoa gutitzeko beste bide batzuk badiren bitartean. BioTJet proiektuak 2028tik aitzina 75.000 tona keroseno “berde” ekoiztea aurreikusten du, partez gure lurraldean bildutako 300.000 tona zurekin. Oihanak moztea hegazkinak ibilarazteko… arrunt zentzugabea dirudi! Horrelako bolumenek, bestalde, oihanen kudeaketa produktibista ekarriko lukete, monolaborantza bultzatuz ekosistema aberats eta erresilienteen kaltetan, baita oihangintza arrazoituaren kaltetan ere. Hegazkinaren alternatibak ez dira falta, baldin eta norabide politiko argia finkatzen bada zentzu horretan: treneko ibilbideetarako prezio eskuragarria, kerosenoaren gaineko zerga, gaueko trenen hedapena, denboraldi luzeagoetan bidaiatzea, ez hain urrun baina kualitatiboki… BioTJet bezalako aterabide faltsuek arazoa lekuz aldatzen baizik ez dute. Lan egin dezagun aire-trafikoa gutitzen! Ez dezagun pentsa teknologiak salbatuko gaituenik: hegazkin berdea da hegaldatzen ez dena. Gure bizimoduak birpentsatzeko garaia da planetaren muga guziak kontuan hartuz.
Bisita gidatua: Burujabe taldea
2016az geroztik, Bizi!-k lurralde proiektu bat irudikatzeko, idazteko eta zabaltzeko xedea eman dio bere buruari. Haren helburua? Bizi!-ren ekintzei irakurgarritasun eta koherentzia gehiago ematea, baita lurraldeko eragileei proiektu integral bat eskaintzea ere, Euskal Herriaren etorkizunari buruzko erabakietan eragina izanen duena.
“Burujabe” taldea sortu zen eta bi urteko lanaren ondotik, 2018an, bere lehen testua idatzi zuen: “Gure bizi baldintzak berreskuratuz”.
2023ko urrian Euskal Herria Burujaberen karietara, lurralde proiektuaren gaurkotze bat landu zuen, “Denon mundua eskuetan berriz har dezagun” izenpean agertu zena. Funtsezko lan hura frantsesez eta euskaraz argitaratu zen, eta orain salgai da (ikus salmenta guneak Bizi !-ren webgunean).
2016az geroztik, Bizi!-k lurralde proiektu bat irudikatzeko, idazteko eta zabaltzeko xedea eman dio bere buruari. Haren helburua? Bizi!-ren ekintzei irakurgarritasun eta koherentzia gehiago ematea, baita lurraldeko eragileei proiektu integral bat eskaintzea ere, Euskal Herriaren etorkizunari buruzko erabakietan eragina izanen duena.
“Burujabe” taldea sortu zen eta bi urteko lanaren ondotik, 2018an, bere lehen testua idatzi zuen: “Gure bizi baldintzak berreskuratuz”.
2023ko urrian Euskal Herria Burujaberen karietara, lurralde proiektuaren gaurkotze bat landu zuen, “Denon mundua eskuetan berriz har dezagun” izenpean agertu zena. Funtsezko lan hura frantsesez eta euskaraz argitaratu zen, eta orain salgai da (ikus salmenta guneak Bizi !-ren webgunean).
Bere bizitzan zehar, taldeak bere lana txandakatzen du zaintza eta ikerketa aldien eta beste idazketa aldi batzuen artean, misioak gehienbat interneten bidez burutzen dituelarik. Gaur egun, testu berriaren argitalpenaren ondotik, lurralde proiektua denentzat eskuragarri egitea du helburu nagusia. Taldeak ekitaldien (hitzaldiak) eta eduki pedagogikoen inguruko gogoeta darama (marrazki-esketxak, bideoak…), lurralde proiektua ahalik eta gehienei helarazteko xedez.
Egin dugu! Publizitatea geldi kolektiboak ekintza handi nahia burutu du BABen
Abenduaren 19an, asteartearekin, Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 29 militantek iragarki argitsuen kontrako ekintza masiboa burutu zuten Baiona, Angelu eta Biarritzeko hainbat iragarki taula itzaliz.
Ekintzaileek 80 iragarki taula itzali zituzten eta 158 afixa kendu. Azken zenbaki honek, RLPI araudi berria lantzen ari diren Ipar Euskal Herriko 158 Herriko Etxeen zenbakia irudikatzen du.
RLPIk (Herriarteko tokiko publizitate araudiak) Ipar Euskal Herriko publizitatea ondoko urteetan arautuko du eta Publizitatea Geldi operazioak hautetsiei baita herritarrei ere deiadarra jotzeko xedea zuen, publizitateak arlo ekologiko, sozial eta sanitarioan dituen ondorioei.
Ekintza honen bidez Bizik Euskal Elkargoari galdatzen dio iragarki argitsuak debeka ditzan eta espazio publikoetan publizitatea murritz dezan. Ber maneran, elkarteak lurraldeko biztanleei dei egiten die beren sustengua ekar dezaten petizioa izenpetuz ondoko estekaren bidez: https://url-r.fr/tjdEj
Urtarrileko eta Otsaileko Egutegia
– Urtarrilaren 8an, astelehenarekin 18:30 – 21:00 Begirale Ekologikoen topaketa, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
– Urtarrilaren 9an, asteartearekin 19:00 – 21:00 Garraiobide Alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura, Bizi!ren lokalean, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
– Urtarrilaren 11n, ostegunarekin 19:00 – 21:00 Publizitatea Geldi Kolektiboaren bilkura, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
– Urtarrilaren 15ean, astelehenarekin 19:00 – 21:00 Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura, Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23bis-ean, Baionan.
– Urtarrilaren 17an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Elkar ezagutzeko zintzur bustitzea, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
– Urtarrilaren 17an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Euskaraz Bizin taldearen bilkura, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
– Urtarrilaren 26an, ostiralarekin 19:00 – 21:00 Bizi! Barnekalde, tokiko taldearen bilkura, EHLGren egoitzan, Ainiza-Monjolosen.
– Otsailaren 7an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Biziren hilabeteroko topaketa, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
– Otsailaren 12an, astelehenarekin 18:30 – 21:00 Begirale Ekologikoen topaketa, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
– Otsailaren 13an, asteartearekin 19:00 – 21:00 Garraiobide Alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura, Bizi!ren lokalean, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
Otsailaren 19an, astelehenarekin 19:00 – 21:00 Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura, Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23bis-ean, Baionan.
– Otsailaren 21ean, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Elkar ezagutzeko zintzur bustitzea, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
– Martxoaren 6an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Biziren hilabeteroko topaketa, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.