Lehenik ez zaituztete kontuan hartzen, gero trufatzen zaizkizue, ondotik gudukatzen zaituztete eta azkenean zuek duzue irabazten.
Gandhik erran omen zuena
Editoriala
Gandhik erran izana ala ez, formula maleziatsu horrek Bizi!-ren gisako mugimenduen gisa anitzetako bizitzak ongi laburbiltzen ditu. Eta gaur egun militante altermundialisten kontrako borroka etortzen ikusten dugu argiki. Lege errepresibo selektiboen onartzeak borondate politiko hori erakusten du. Horietan erresalburik gabe aplikatua den Separatismoaren legea, edo landare transgenikoen moztea delitu bilakatzea. Hitzak berak erasokor bihurtzen dira, militante baketsuak terroristatzat jotzen dituztenean. Larderia horiei eta larrialdi ekologikoei eman behar zaien erantzun bakarra borroka kolektiboan dago. Eta honek azkenean irabaziko du! Alda-ren hauteskunde emaitzak dira horren erakusle argiak.
Bizi!-k bere kidetze kanpaina berria abiatua du berrikitan, gurekin bat egiteko tenorea da zuretzat. Gure energia zu zara.
Potreta; Elise, 38 urte, Itsasu
Bizi!-n gustatzen zaidana da zorroztasuna eta antolaketa. Eta bizitza pertsonalean, Bizi!-k adiskide oso onak ekarri dizkit.
Elise dut izena, 38 urte ditut eta Itsasun bizi naiz. Yvelineskoa naiz. Ikasle elkarteetako kide izan naiz gai ekologiko eta sozialei buruz, baita publizitatearen kontrako borrokan ere. Desberdintasunen gaiak betidanik anitz hunkitu nau, eta Naomi Kleinen “No Logo” liburua kolpe handia izan zen enetzat. Kontzientzia hartu nuen hapitalismoaz eta haren baitan publizitateak duen rol garrantzitsuaz. Bizi! 2013ko martxotik ezagutzen dut. Munduko Foro Sozialean izan nintzen Tunisian eta Bizi!-ko talde bat ezagutu nuen han, Alternatiba herria iragartzen zuena. COP21ean, Alternatiben Herria koordinatu nuen bereziki. 2019ko urrian Baionara heldu nintzen. Bizi!-n talde berri bat zegoen, ezagutzen nituen gehienak ez ziren gehiago hain inbestituak edo Euskal Herritik joanak ziren, beraz, horrek eskatu zigun elkar ezagutzen ikastea. Berehala oso harrera ona izan nuen eta EtorkiZUna taldean sartzeko gomita egin zidaten. Emeki-emeki, Ekintza taldera joatera gomitatu ninduten, eta zenbait hilabete hauetan Koordinaketaren baitan EtorkiZUna taldearen erreferentea naiz. Eta Anthony eta biok publizitatearen aurkako taldea sustatzen dugu ere. Bizi!-n gustatzen zaidana da zorroztasuna eta antolaketa. Eta bizitza pertsonalean, Bizi!-k adiskide oso onak ekarri dizkit.
Kanpoko berri: Aldaren borroka alokairu apaleko bizitokien (HLM) hauteskundeetan
Alda elkarteak bi garaipen handi lortu ditu alokairu apaleko bizitokietako alokatzaileen hauteskundeetan, lehen aldiz bertan aurkezten zenean. Kanpaina suhar baten emaitza da, non biztanleengana joan baita programa landuarekin. Alda izan da Euskal Herriko alokatzaileen defentsarako elkarte bozkatuena Habitat Sud Atlantic egituran, bozen % 52,76 bilduz (HSA Ipar Euskal Herriko alokatzaile sozial nagusia da). Hiru aulki lortu ditu, lehen tokian iritsiz CLVC-CDL eta AFOC egituren aitzinean, horietarik bakoitzak aulki bana lorturik.. Are gehiago, Aldak ezustekoa sortu du Office 64 egituran ere lehen tokia lortuz (Office 64 departamentu osoan dagoen alokatzaile soziala da). Aldak bertan bali diren bozen % 39,14 lortu ditu, zortzi zerrendako bozketan. Emaitza bikain hauek Aldaren zilegitasuna indartzen dute etxebizitza krisiaren aurkako borrokan eta langileen auzoaldeetako biztanleen defentsan. Baina borroka ez da irabazia… eta batzuek ez dute beldurrik prozesu demokratikoak zangopilatzeko. Hauteskundeen ondotik, Habitat Sud Atlantic-eko administrazio kontseiluko 25 kideek bozkatu behar zuten alokairu apaleko bizitokietako alokatzaileen ordezkariak berritzeko, batzorde ezberdinetan. Baina hautetsiek Aldako bi ordezkariei sarbidea oztopatu diete aurkeztu diren batzordeetan. Bozen % 16,47 baizik ez dituen erakunde baten ordezkaria 3 batzorde ezberdinetan bakarrik jartzea nahiago dute! Horrelako demokraziaren ukapenaren parean, segur da Alda ez dela horretan geldituko…
Bisita gidatua: Euskal Herri-Aturri Publizitatea Geldi kolektiboa
Pertsonen esplotazioa eta baliabide naturalen ustiatzea, kutsadura, hondakinak, behar gabeko xahutzeak, manipulazioa… Hori da iragarkien distiraren gibelean kukutzen dena. Kapitalismoaren zerbitzuko den publizitate sistemak ardura handia du klima aldaketan.
Ikusmenaren
kutsaduraren iturria da, bazterrak funditzen ditu eta leku publikoak
kontsumitzeko gune bilakatzen.
Halaber, publizitatea
energia-jale handia da. Urtean, 2m2-ko
publizitate-pantaila digital batek, batez beste, familia ertain batek
bezainbat kontsumitzen du!
2019az geroz, Euskal Herri-Aturri Publizitatea Geldi kolektiboaren barnean, Bizi! mobilizatzen da CADE, Résistance à l’Agression Publicitaire eta Paysages de France elkarteekin. Helburua da arazo honen inguruan sentsibilizatzea, publizitatea eta bere eraginak mugatzea eta erabakitzaile politikoei fermuki galdatzea bideo iragarki-pantailak debeka ditzaten.
BABen
hiriko jende-kontzentrazioak eta masa turismoak gure lurraldea jomuga
bihurtzen dute iragarki etxeentzat.
Egungo
energia-testuinguruan, garatzen ari den elkargoko Herrien arteko
Tokiko Publizitate Arautegia (RLPI) aukera bat da biztanleentzat
beren bizi inguruneari buruzko iritzia emaiteko.
Berrikitan,
Bizi!-ko ekintzaileek 6m2-ko publizitate-panel digitala
estali dute energia-xahutze ikaragarri horren salatzeko.
Zuk ere
eskaera hau sustengatzen ahal duzu Euskal Elkargoak ezarritako gune
dedikatuaren bidez (rlpi-paysbasque)
eta bat egin Bizi!-ko publizitatea geldi
taldean!
Egin dugu: Hautetsiei zuzendutako heziketa ziklo bat
2020an, Bizik herriko hauteskundeetarako hautagaiei proposatu die Metamorfosi Ekologikoaren Itun baten inguruan engaiatzea, Ipar Euskal Herria lurralde erresiliente bilakatzeko asmo handiko proiektua baita. Desafio horrek politika publiko bereziki boluntaristak behar ditu, bai herri mailan, bai elkargo mailan, eta beraz hautetsiek jakintzak bildu behar dituzte, eremu konplexu anitzetan. Horretaz oharturik, Bizik formakuntza-ziklo bat programatua zuen agintaldiaren hastapenean berean, Ituna izenpetu zuten taldeak beren engaiamenduak gauzatzeko hobeki prestatuak izan zitezen. 7 formakuntza-egun, Bizi, Bihar (Ipar Euskal Herriko Formakuntza Erakundea) eta CEDIS hautetsien formakuntza-zentroak elkarrekin eramanak. Pandemiaren ondorioz, azkenean, 2022ko irailean hasi ahal izan zen heziketa-zikloa. Aditu batzuek (beste lurralde batzuetan ekintza berritzaileetan engaiatuak diren trebatzaile eta/edo lekukoak) eta tokiko eragileek zituzten jardunaldi horiek animatzen. Zoritxarrez, jende gutxiegi joan zen haien segitzera, gehienak jada sentsibilizatuak eta lanaren zailtasunaren eta tresna faltaren lekuko izan zirenak. Txalo pertsona motibatu horiei, eta espero dezagun besteak ohartuko direla Bizik etorkizunean proposatuko dituen formakuntzetan parte hartzeko interesaz.
Egutegia
- Urtarrilaren 5a, osteguna, 18:00etatik 20:00ak arte: Begiraleak – Jantokiei buruzko mahai ingururen antolatzea, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Urtarrilaren 7a, larunbata, 8:00etatik 12:30ak arte: Hitza Hitz – Begiraleen formakuntza, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Urtarrilaren 9a, astelehena, 18:30etatik 20:30ak arte: Garraiobide Alternatiboen Aldeko Lan Taldearen bilkura, Biziren egoitzan – Maiatzen, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Urtarrilaren 10a, asteartea, 18:30etatik 20:30ak arte: Bizitegiei buruzko Taldearen bilkura, Biziren egoitzan – Maiatzen, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Urtarrilaren 12a, osteguna, 18:30etatik 20:00ak arte: MyCO2 Pedro formakuntza, Biziren egoitzan – Maiatzen, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Urtarrilaren 16a, astelehena, 19:00etatik 21:00ak arte: Jakazan/k Logistika taldearen bilkura, Patxokian, Upelgileen karrikako 23bis-en, Baionan
- Urtarrilaren 18a, asteazkena, 19:00etatik 21:00ak arte: Euskaraz Bizi!/Bizi! bilkura euskaraz, Biziren egoitzan, Maiatzen, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Urtarrilaren 18a, asteazkena, 19:00etatik 21:00ak arte: Kide berrien harrera, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Urtarrilaren 19a, osteguna, 19: 00tik 21:00ak arte: Komunikazio taldearen bilkura, Biziren egoitzan – Maiatzen, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Urtarrilaren 23a, astelehena, 19:00etatik 21:00ak arte: Numerikoari buruzko taldearen bilkura, Biziren egoitzan – Maiatzen, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Urtarrilaren 23a, astelehena, 18:30etatik 20:30ak arte: Bizitegiei buruzko Taldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Otsailaren 1a, asteazkena, 19:00etatik 21:00ak arte: Bizi! -ren hilabeteko bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Otsailaren 7a, asteartea, 19:00etatik 20:30ak arte: Hitza Hitz taldeko komunikazio taldea, Biziren egoitzan – Maiatzen, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Otsailaren 15a, asteazkena, 19:00etatik 21:00ak arte: Euskaraz Bizi! taldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Otsailaren 15a, asteazkena, 19:00etatik 21:00ak arte: Kide berrien harrera, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Otsailaren 16a, osteguna, 19:00etatik 21:00ak arte: Komunikazio taldearen bilkura, Biziren egoitzan – Maiatzen, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Otsailaren 20an, astelehena, 19: 00tik 21:00 arte Jakazan/k bilkura Logistika, Patxoki, Upelgileen Karrikako 23bis-ean, Baionan
- Otsailaren 27an, astelehena, 18: 30etatik 20: 30etara Habitat taldearen bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Martxoaren 1ean, asteazkena, 19: 00etatik 21: 00etara, Bizi! -ren hileroko bilkura, Manu Robles Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20an, Baionan