Bizi !

Bizi!k merkantzien trenezko garraioaren suntsitzea gaitzesten du

Bizi!k gaitzesten ditu Mugerreko plataformatik egiten zen merkantzien trenezko garraioaren gelditzea eta Bordale eta Hendaia artean tren bide berri baten aldarrikatzaileen gezur lotsagabeak.

Joan den ostegunean, Bordale eta Hendaiaren artean trenbide berri baten eraikitzearen aldekoak bildu dira beroan Baionako MIGan, elgarren artean proiektu horren balizko interes orokorraz konbentzitzeko. Orroitaraz dezagun luzaz premiazko behar horren justifikazioaren argumento nagusia zela, jada hor den trenbidea saturaziora helduko zela konduan hartzen baziren merkantzien trenezko garraioak ezagutuko zuen delako goititze ikaragarria. Alta bada, 2006tik geroz, trenezko merkantzien garraioak jeitsierak bakarrik ezagutu ditu, aurreikusia zena ez bezala. MIGak azken urteei lotuak diren zenbakien argitaratzea ere ez du gogo onez egiten…

Artikuluaren segida irakurtzeko, hemen klika ezazu: [:]

Ostiralean, France3 (*) –ko erreportaia lagun, ikasten ginuen SNCFaren filiala den Novatrans-ek bere azken merkantzien trenezko konboia Mugerreko Plataformatik parti arazten zuela. Bagoi isolatuzko garraio modu horrek, enpresa erabiltzaileei malgutasun bat eskaintzen zien, ingurumenarekin errespetu gehiago erakutsiz (CO2aren emisioak ahal zen nehurrian ttipituz).

Trenbide berriaren aldekoek beti goraipatzen dute «trenezko autobidea» (kamioiak osoki eramanak izanen direlarik bagoietan). AHT berriaren aurkako elkarteek aldiz, duela ainitz urte gaitzesten dute bagoi isolatua baino eraginkortasun eta malgutasun guttiago eta kostu gehiago duen sistema. Adibidetzat xinpleki erabiltzen dute Frantziako ekialdean agertzen den «trenezko autobidea», Perpignan-etik Luxembourg-era doana. Elkarte horien iritziarekin bat egin du Cour des Comptes delakoak, bere azken txostenan garraio mota horri buruz kritikak eginez.

Bizi!k herritar guziak gomitatzen ditu trenezko merkantzien garraioaren desagertzeari, gelditzen den merkantzien trenezko garraio ttipiaren pribatizazioari eta Bordale-Hendaia trenbide berriaren defendatzaileen gezur gorrotagarriei beren ezadostasuna erakusterat.

2012ko otsailaren 12an,

Bizi!