Bizi !

BIZI!k karbono dioxido isuriendako zergari BAI erraiten du!


Bizi ! Mugimendua

22, Cordeliers karrika  64 100 Baiona

Tel : 05 59 25 65 52 / 06 14 99 58 79

info@bizimugi.org

http://www.copenhague2009bizi.org/

Prentsa agiria

BIZI!k karbono dioxido isuriendako zergari

BAI erraiten du!

[:]

Beroketa klimatikoa gure ardura da

Gure bizi moldeekin denak klima beroketaren arduradunak gira! Ez da dudarik, etxetik 30 kilometrotan den supermerkatura joaiteak, nor bera bere 4x4arekin, marrubi ontzixka baten erosteko abenduaren 15an,  oinez merkatura joaiteak marrubiak  erosteko ekainaren 15an baino inpaktu gehiago duela. Alta egiaztapena argi da: homo oeconomicus-aren inpaktua Planetaren gain gaur egun gaitzekoa da.

Hazkurri batzu kontsumitzen ditugu ainitzetan milaka kilometro bidaiatu dituztenak gure plateretara heldu aintzin,  frangotan  bidaiatzen dugu bakarrik gure otoan, gure etxebizitzak gehigi berotzen ditugu, etab.

CO2are, isurkinen erdiak gure eguneroko aktibitateetarik zuzenean etortzen dira (alimentazioa, bizitokia, garraioa). Beste partea industriei lotzen ahal da.

Gure berogailu, bidaia eta kontsumitzen ditugun ekoizpenen garraioarentzat erabiltzen den petroleo, ikatz edo gasa klima beroketaren lehen kausa dira, erretzen direlarik isurtzen duten karbono dioxidoaren gatik.

Denek dakigu, klimaren beroketak, ez bada laster kontrolatua, eramanen gaituela zuzen zuzena katastrofara Planetarentzat eta Humanitate osoarentzat.

Hots, ulertu duzue, arazoa gira, beraz aterabideak behar du derrigorrez gutarik pasatu.

Gure bizi moldearen inpaktu ekologikoa konduan hartu

Larrialdi klimatikoak ez digu beste hauturik uzten: Naturak urririk eskaintzen dizkigun energia fosil ez berriztagarriak (petroleo, gasa eta ikatza) eta gehiegizko erabilpenak (murruaren kontra eramaiten gaituenak)  beharko ditugu prezio zuzenean ordaindu !

Konduan hartuz berriztagarriak ez diren energia fosilen erabilpenaren ondorio dramatikoak gure Planeta eta Humanitate osoan, bortxatuak gira baieztatzea ozenki haien prezioa zinez ttipia dela.

Klima Energia Ekarpenaren edo Karbono Dioxido Isuriendako zergaren plantan ezartzeak emanen digu parada poliki poliki energia fosiletarik dependiatzen duten ekoizpenenen egiazko inpaktu ekologikoa konduan hartzera.

Karbono Dioxido Isuriendako zergari Bai!, baina zer preziotan?

Karbono Dioxido Isuriendako zergaren zenbatekoa behar da aski gora izan, gure jokaeretan zinez aldaketa baten bultzatzeko: lehentasuna emaiteko hurbileko, sasoineko eta gutti eraldatutako jakiei, gure lekualdaketak murrizteko hautatuz ahal bezainbat oinez ibiltzea, txirrindula eta garraio publikoa (haren sarearen garapen zabalari esker). Bestalde, Karbono Dioxido Isuriendako zergak beharko du programa nazional haundi baten gauzatzea ahalbidetu bizitokien isolamenduaren finantzamendua segurtatuko duena.

.

32 €  CO2 tonelaka 2010an guttieneko abiapundua da eta ez litaike bertan egon behar. Zerga erregularki goititu behar da urte bakotx… energia fosilen erabilpenetik kanpo egon gaitezen behin betikotz.

Bestalde, argi da Karbono Dioxido Isuriendako zergak beharko duela atal sozial batetaz lagundua izan ikusiz nola lortzen ahal den guttienik dutenen babestea: adibidez zerga kredito baten plantan ezartzea zeinek konduan hartuko dituen norberaren diru sartzeak eta autoaren indarra… Ber maneran konpentsatuko du etxetik lanerako bidean autoaren alternatibarik ez dutenen gastu gehigarria.

Karbono Dioxido Isuriendako zergaren abantailak

Badakigu energia fosilen stock-ak mugatuak direla. Eskaintza eta galdearen legearen aplikazioa dela eta, argi da geroan energia horien prezioa azkarki goitituko dela, konduan hartu gabe bururaino, hots stock-en hustea arte, joaiteko politikaren ondorio ekologiko katastrofikoak  Testuinguru horretan, Karbono Dioxido Isuriendako zergak gorakada horiek aitzintzen ditu eta ber maneran finantzamendu batzu sortzen ditu Planetarentzat ondorio latz guttiago ukanen dituen bizi molde baten indartzeko paradaren eskaintzeko: energia berriztagarrien garapenari esker, garraio publikoaren politika azkar bati esker, eraikuntzen isolamendu termikoari esker, etab.

Bestalde, Karbono Dioxido Isuriendako zergak behar luke gure otoan bakarrik joanez supermerkatuan erosten ditugun  milaka kilometro egin dituzten jakien lehiakortasuna ttipitu. Ainitzek tokiko ekoizpenen hautua eginen dute. Laborantza herrikoi eta iraunkor baten berkokapenak, empleguaren gan ondorio baikorrak bakarrik ukaiten ahalko ditu.

BIZI!k Karbono Dioxido Isuriendako zerga sustengatzen du

Geldi dezagun, azken egun hautean, ezker eta eskuineko alderdietako erreferentzia batzuk, eskaintzen daukuten demagogiaz beteriko politika. Gure iraunkorra ez den mendebaldar bizi moldea asumitu behar dugu, Karbono Dioxido isurkinendako zergari BAI erran eta mobilizatu behar gira tresna fiskal bat izan dadin, klima larritasuna zinez konduan hartzen duena eta ber maneran justizia sozialaz arduratzen dena, guttienik duen jendea baitezpadakoa den energia transizioa iragaiten lagunduz.