Bizi !

Bizik Iparraldeko Klima Egonaldiaren 4. edizioa antolatzen du eta bere 15. urtemuga ospatzen! 

Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, Bizik Iparraldeko laugarren Klima Egonaldia eta bere 15. urtemugaren ospakizunak antolatzen ditu, Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin. Egitarauan: klimaren arloko borrokari buruz hausnarketak, Euskal Herrian etxebizitzaren krisiari buruzko lekukotasun/gogoetak edo etorkizun jasangarri batentzat lurralde alternatibak, baita ere mobilizazio estrategia eraginkorrak garatzeari eta plantan emateari buruz trukaketak.

Klima aldaketaren ondorioak egunero gero eta gehiago nabaritzen direlarik, Bizik Iparraldeko Klima Egonaldiaren laugarren edizioa antolatzen du ikasturte hasierarako, irailaren 12ko ostegunetik 15eko igandera arte. Egitarauan ondoko hauek ditugu: klima-ekintzan eta justizia sozialean trebatzeko lau egun, hitzaldiak, tailerrak, modu eraginkor eta atseginean antolatzeko tresnak, etab.

Aurten, Klima Egonaldi honek Bizi  elkarteari parada emanen dio Euskal Herri jasangarri, burujabe eta solidario baten aldeko 15 urtez eraman mobilizazio, lortu garaipen, jorratu kanpainen ospatzeko… Egitarau berezi bat antolatuko da horretarako, atzera begirako erakusketa batekin eta kontzertuekilako gaualdi alaituarekin. 

Urteko momentu garrantzitsu hau deneri zuzendua da: larrialdi klilmatiko eta sozialarekin kezkatutak diren herritarrei, eta gai hauen aitzinean ekiteko prest direnei, ekintzak egin nahi dituzten hasiberriei edo beren lurraldean mobilizazioa garatzeko laguntza ekarri nahi duten eta gaia sakondu nahi duten Biziko ekintzaileei.

Baionatik hurbil molde izigarri egokian kokatua den eremuak, kanpatzaileei baldintza onetan harrera egiteko parada ematen die instalazio sanitarioekin eta sukalde kolektiboarekin. Formakuntzak, aroaren arabera, barnean edo kanpoan egiten ahal dira. Formakuntza Egonaldia ez da bakarrik ikasteko parada izanen, lagunarteko giroan trukaketa momento bat izanen da ere, bai eta ere, tokiko proiektuen bultzatzaileen eta gure lurraldean inplikatuak diren pertsonen artean loturak sendotzeko parada ere.

Klima eta justizia soziala Egonaldiaren antolakuntza taldean sartzeko laguntzaileak behar ditugu. Komunikazioa, laguntzaileen harrera eta kudeaketa, logistika… Denentzat eta gustu guzientzat bada egitekoa!
Motibatuta zira? Eman izena hemen: https://forms.gle/S5fgB9PcEbPCFv7k6

Bizi!