Bizi !

Bizik «Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!» bere kanpaina berria abiatzen du

Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!

Gaur, larunbatean, 2021eko ekainaren 5ean, Mundu mailako ingurumenaren egunaren karietara, Bizik «Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!»  bere kanpaina berria abiatzen du!

Baiona, Angelu, Biarritze (BAB) hirigunean INSEE-ko zenbakien arabera, 3 km baino guttiago dituzten joan-etorrien %40 bakarkako motordun ibilgailuz eginak dira [INSEE, EMD, 2010].

Ezagutze hortarik abiatuz, Bizik erabaki du BABko biztanleen sentsibilizatzeko kanpaina bat eramaitea, azken hauek 3 km baino gutiago duten joan etorrientzat engaia daitezen autoaren ez gehiago erabiltzerat. Engaiamendu masiboak ahalbidetuko luke gure hirietan autoaren tokiaren egiazki murriztea eta aintzina pausu bat litaike hiri sano eta goxo bati guruz.

Nahiz eta autoaren sektorearen garapenak ahalbidetu duen jendeen elkar hurbiltzea eta joan-etorrien denboraren ttipitzea, eredu horren garapenak, ber momentoan hiriaren hedatzea eta etxetik lanerako bidaien luzatzea lagundu du, hiria zatikatuz bideendako azpiegiturekin eta aparkalekuen inbasioarekin, airearen, lurren eta uren kutsadurarekin (Ademe-en zenbakien arabera). Bizik eredu hori aldatu nahi du.

Hiri barnean, kilometro bat baino guttiago duten ibilbideetan, oinez lasterrago goaz. ADEME2 erakundearen arabera, kilometro bat eta bost kilometro arteko ibilbideetan, bizikleta garraio molde zaluena da. Alabainan, auto metaketekin eta aparkaleku toki baten xekatzearekin, auto baten bataz besteko abiadura ttipitzen da. Arazo horiek guttitan bizi dituzte txirrindulariek, haien bataz besteko abiadura autoarena baino handiagoa delarik. BABn gaindi, ibilbideen %44ak hiru kilometro baino gutiago ditu, ondorioz ibilbide horien bizikletaz egitea autoz egitea baino laburrago da. Bost eta hamar kilometro arteko ibilbideentzat, bizikletak autoak baino doi doia zonbait minuta gehiago beharko ditu.

Bizik jadanik egin duen bezala Baionarentzat eta BABrentzat, bere blogean minutukako planen bigarren edizioa eskuragarri emaiten du, «Angelu minutuka» eta «Biarritze minutuka» planak urririk deskargatzeko parada eskainiz.

Helburua da, interes guneen, bulegoen, ikastetxeen, tokiko saltegien, egoitzen edo/eta auzoen artean diren oinez edo bizikletaz egin ibilbideen denboraren mapa irudikatzea, horren bidez konturatzeko oinez edo bizikletaz ibiltzeak, hirigunean, autoz ibiltzeak bezain denbora hartzen duela, edo gutiago. 

Jendarteak joan-etorrientzat motordun ibilgailuen alternatibak erabiltzeko gogoa gehiago erakusten badu, tokiko politiken eta kolektibitateen gaineko presioa handiagoa izanen da. Eta horren ondorioz, tokiko kolektibitateek autoaz aparte diren garraiobide alternatiboen aldeko antolaketen alde ekiten ahalko dute.

Dinamika kolektibo batean parte hartuz, du denen engaiamenduak gure osagarrian, tokiko ingurumenan eta gure bizi baldintzetan BABn gaindi diferentzia eginen du.

Bizik kanpaina hau abiatzen du, konbentzitua baita beharrezkoa dela aldaketa masibo baten kausitzerat bizikleta bezalako garraio moldeen alde, garraio kolektiboen alde edo oinze ibiltzearen alde. Hala ere, Euskal Hirigune Elkargoari eta Mugikortasunen Sindikatuari eta Herrko Etxeei deia luzatzen diegu haiek ere ekin dezaten berenmedioekin egiazko aldaketa kausitua izan dadin.

Lasaiagoa eta arnastenahal den hiri baten alde: ibili, autobusa hartu eta pedalatu… hots, engaiatu!

Engaiamendu honen izenpetzeko, klika hemen: 3km.bizimugi.eu

Kanpaina nahi duzu sustengatu emaitza bat eginez? Hemen klika: https://www.helloasso.com/associations/bizi/formulaires/10/widget