Joan den Urriaren 4 eta 5eko Alternatiba Zokoaren arrakastaren ondotik, trantsizioak segitzen du Hego Lapurdin, eta Bizi Larrun tokiko taldearen bilkurak haien hilabeteroko erritmoa berriz hartzen dute.
Bilkura Donibane Lohitzunen urriaren 16an ortzegunarekin, Passicot bulebarreko 15an, SNCF eta autobus geltokietatik hurbil, 19:00etatik 21:00etarat
Urriaren 16ko ortzegunaren bilkuraren plana:
19:00 Barne hartzea: aurkezpena, mahainaren itzulia
19:05 Epe laburreko ariketak:
– Hego Lapurdin euskal monetaren erabilera birbultzatu
– Ekobai gidaren azken bertsioaren difusioa hedatu
– bertzerik: lantegi puntualak, Urruñako zinemarekin gaualdi bereziak, dohain guneak…
19:50 Epe luzeagoko ariketak
– garraioen hiritar diagnostikoaren eguneratzea
– garraioen hiritar diagnostikoaren gaurko datuen analisia
– Hego Lapurdin trantsizioa lan taldeari laguntza
20:35 Barne funtzionamendua
– Proposamenak: informazio gaualdiak, hilabeteroko bilkuretatik at bertze hitzordu informalagoak…
– Elkartearen estatutuen berritzea
21:00 afari partekatua