Biziren urteko Biltzar Nagusia. larunbat honetan, maiatzaren 14an, iragan da. Ekintzetan aberatsa izan den urtearen eta ia aho batez onarturiko txosten moral eta finantzarioaren laguntzaz, mugimenduak bere Koordinaketa berria bozkatu du.
Biltzar Nagusiak ia aho batez onartu du iragan den urteari buruzko ohiko txosten finantzario eta morala. Azken urte hau bereziki bizia izan da presidentetzarako hauteskundeen inguruko mobilizazioekin, AHT proiektuaren itzulerarekin eta horren salatzeko ekintzekin, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko txostena egiteko eta ezagutarazteko lanekin, begirale ekologikoen sarearen animazioarekin, legedia betetzea eta anbizio handiagoa galdatzearekin bakarkako autoaren erabilpenarentzat mugikortasun politika alternatiboetan, Etxebizitza-Habitat taldearen sortzearekin eta “Vivre et se loger au Pays – Espekulazioari ez!” manifestazioan parte hartzearekin, digitala taldearen sorrerarekin, etorkinekiko elkartasunezko ekintzekin, Euskaraz Bizin liburuxkaren plazaratzearekin, klima eta sozial arloko larrialdiari aurre egiteko mobilizazioen bizkortzeko
formakuntzen antolatzearekin.
2009ko ekainean sortua, Bizi! Hainbat lan-talde eta tokiko taldetan (Zuberoa, Baxe-Nafarroa, Hego Lapurdin) egituratu da. Elkarteak, lurraldeko beste eragile batzukin batera, Ipar Euskal Herrian hainbat alternatiba konkretu eta iraunkorren sorreran parte hartu du. Konduan hartua den eta hainbat garaipen lortu dituen tokiko eragile bilakatu den Bizik, metamorfosi ekologikoaren alternatiben lurralde ekosistema indartzen laguntzen du.
Ekitaldi handi baten antolakuntzaren hastea
Biltzar Nagusian, 2013an Bizik Baionan sortu zuen Alternatiba, alternatiben herrixkaren haritik, ekitaldi handi bat aipatua eta eztabaidatua izan da. Bizik bultzatzen duen lurralde eraldatuaren edo lurralde metamorfosi proiektuaren zinezko erakusleiho izanen den ekitaldi hau kolektiboki zehaztuko du elkarteak ondoko hilabeteetan. Elkarteak ekitaldi honetan lan egiteko prest diren guziei, taldeari juntatzeko gomita oraindanik luzatzen die.
Biziren Koordinaketa berria bozkatua
Azkenik, biltzar nagusiak Biziren Koordinaketa berria bozkatu du. Talde hau mugimendua animatzen eta koordinatzen duen instantzia da. Ondoko 40 kideek osatzen dute (20 emazte eta 20 gizon): Anaiz Aguirre, Teddy Atlani, Elise Ayrault, Henri Azkue, Iza Bainvel, Xelina Bouvet, Jérémie Bude, Aurélien Carrodano, Julien Clapié, Anne Denoroy, Elise Dilet, Oihana Driollet, Dominika Durruty, Romain Dussault, Thibaut Godin, Xabier Harlouchet, Leya Imakhoukhene, Magali Lartigue, Ximun Lastiri, Anthony Lubrano, Shawn Lubrano, Francisco Ordas, Nerea Peponnet, Marion Pichery, Didier Poitreneau, Christelle Pucheu, Johan Rivière, Maina Rivière, Maeva Rougé, Cristel Rouma, Justine Roux, Jean-Marc Sarthou, Carole Ternois, Alexia Tosini, Emmanuelle Tosini, Mikael Treilhaud Daramy, François Verdet, Laurent Vettorel, Grégory Vieau, Constant Vives.