Nazioarteko ingurumenaren eguna kari
Astearte honetan, ekainaren 4an, arratseko 19etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Baiona Ttipian iraganen da bilkura ideki bat Euskal Herriko Ekonomiaren Trantsizio Ekologikoari buruz. Bizi!, elkarte ekologista, eta ELA, Hego Euskal Herrian gehiengoa duen sindikatuak nahi dituzte beren indarrak batu bereziki konplexua den galdera honen ikertzeko.
Bilkura Florent Marcellesi-k (frantsesez) eta Mikel Noval-ek (euskaraz) animatuko dute.
Florent Marcellesi, ingeniari eta hirigilea, ekologia eta deshazkunde arloan idazle eta ikertzaile da, hainbat lan argitaratu dituelarik arlo horietan. Mikel Noval, ELA sindikatuko Ingurumen saileko arduraduna da.
Astelehenean, ekainaren 3an, Bizi!koordezkari batek eta Arrasateko Unibertsitateko Joseba Azkarragak, Florent Marcellesi-rekin batera ber galdera horiek jorratuko dituzte Bilbon, ELA sindikatuko ehunka arduradunen aintzinean.
Bilkura publikoa Bizi eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik
Sartzea urririk, helbide honetan: 20, Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian
Informazioak eta izen emaiteak (azkarki aholkatuak) telefonoz 05 59 25 65 52 deituz edo emailez info@bizimugi.eu