Bizi !

Biarritze urpean noizko?

Photo Sud-Ouest

Sud-Ouest-eko argazkia

2009ko uztailaren 24a, Bizi-ren lehen ekintzetarik bat : aktibistak Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka famatura igan ziren eta urpeko maska bat eta tuba bat ezarrizizkieten Ama Birjina eta Jesus haurrari. Banderolak jalgitzen ziren « Biarritze urpean noizko? ». Inguruan ziren jendeei banatua zen eskuorriak klima aldaketaren ondorioetaz deiadarra jotzen zuen eta 6 hilabete berantago iragan behar zen Copenhague-eko gailurra aipatzen zuen. Mezua ongi pasatu zen eta erreakzioak oso positiboak izan ziren.

Haatik, ekintza hortan filmatua izan den bideo laburraren bukaeran (https://bizimugi.eu/eu/sauvetage-au-rocher-de-la-vierge/)turista bat agertzen da Bizi-ren militanteei irainka ari : « Ah bai, beste horiek dira, Biarritze itsaso azpian izanen dela erraiten dutenak… Zer astapitoak ! »

4 urte eta erdi ondotik, 2014ko urtarrilaren 8 huntan asteazkena, Sud-Ouest egunkariko editorialak -azkarki gomendatzen dugu honen irakurtzea- Biarritzen iragan berri diren gertakari latzak aipatzen ditu ondoko tituluarekin « Itsasoa igaiten da eta beste aldera so egiten dugu ». Ondokoa aipatzen du : « Itsasoa igaiten balin bada, hormen urtzearen eta klima aldaketaren gatik da (…) Ongi kokatuak gira hemen ekaitza bortitzak usuago gertatzen direla ohartzeko. Gainera, horri gehitzen denez itsasoaren heinaren igaitea, heien ondorioak askoz larriagoak dira marea azkarrak direnean (…) Prozesu dramatiko baten ondorioa dela argi da, jada piztu dena eta deitzen dena beroketa klimatikoa. »

Zer egin ote du Biarritzeko auzapezak 4 urte eta erdi horietan aldaketa klimatikoaren zergaitien kontra borrokatzeko ? Beste aldera so egin du. Okerrago, autoari alternatibak garatzearen kontra egin du, hirigunean berotegi efektuzko gas isurketen lehen iturria delarik ! 

Eta orain, beste 4 urte eta erdi galduko ditugu ? 

Eda oraindik sobera berant eragiteko gertatzen ari den klima uzkailketa eragozteko. Gure berotegi efektuzko gas isurketak azkarki eta errotik apaltzeko, gure gizarteen eta herritarren mobilizazio zabalek lor dezakete. Batez ere, kontzientzia hartze bat eta klima-energia politika haundi nahiak gure erabakitzaileengandik, adibidez heldu diren 2014ko martxoko herriko bozetan hautatuak izanen diren hautetsiengandik.

Gure belaunaldiak izugarriko ardura badu, klimaren aldeko borroka galtzen edo irabazten delako ondoko 10-15 urteetan. Zer hiri, zer gizarte, zer mundu utziko diegu gure gaurko haurrei eta nerabeei ?

Bizi, 2014ko urtarrilaren 8a

Photo Sud-OuestPhoto Sud-OuestPhoto Sud-OuestAction Bizi!Photo Sud-OuestAction Bizi!