Laborantza eta elikadurari buruzkoĀ 2018ko urriaren 30eko āEGAlimā legeak hainbat neurri aintzin ikusten ditu sukaldaritza kolektibo publiko eta pribatuentzat.Ā Ā
2019ko azaroaren lehenetik goiti, eskoletako jantegiek jadanik proposatu behar dute astean behin bazkari begetariano bat, eta 2020ko urtarrilaren 1etik goiti, erabilpen bakarreko plastikoak (pastikozko ur botoilak bezalakoak) debekatu behar dituzte.Ā
2022ko urtarrilaren lehenean, menuen %50a gutienez kalitatezko ekoizpen iraunkorrek osatu beharko dute eta %20a guttienez ekoizpen biologikoek.Ā
Helburu horren lortzeko, 2021eko otsailaren 6ko 2021-126 dekretuak,Ā beren herriko jantegia hornitu nahi duten baserri guneko Herriko Etxeentzat (edo haien herri elkargoentzat) laguntza bat plantan emaiten du.Ā Ā
Ondorioz, laster, tokiko laborantza herrikoietik datozenĀ ākalitatezko ekoizpen iraunkorrakā gure haurren plateretan!
Urrunago joaiteko:
2009tik geroz,Ā Saint-Etienne (Loire, 171 000 biztanle) herrian, erregularki goiti doa laborantza biologikotik datorren ekoizpenen proportzioa beren eskoletako jantegietan (ama eskoletan, lehen mailako eskoletan bai eta haurtzaindegietan): %50a hastapen batean, hiriak 2014ko urtarrilaren 1etik goiti %100a biologikoa segurtatzen du.Ā Ā
Saint-Etienne-eko iniziatiba ez a bakarra, baina azpimarragarria da. Beste Herriko Etxe batzuk, nahiz eta ttipiagoak izan, lortu dute %100 biologikoaren plantan emaiterat, Mouans-Sartoux Ā (Alpes-Maritimes, 10 200 biztanle) herriak bezala, herriak kudeatzen duen laborantza biologiko ekoizpen saila sortuz, bai eta ere VannesĀ (Morbihan, 53 000 biztanle) herriak bezala, edo ere Puy-de-DĆ“me-en, āTerritoire des 2 rivesāen bezala.Ā
Urrunago joateko, Bastamag-en artikulua iraku ezazue
Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: