Bizi !

Baionan, urriaren 9an, igandez, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza!

Gironde eta Hérault departamentuetan, Bretainiako Monts d’Arrée eskualdean, Marokon, Grezian, Kalifornian… oihan-sute erraldoiak, lehorte orokorrak, berote  handiak, uholdeak: molde zehatz eta hurbilean senditu ditugu klima-aldaketaren eraginak uda honetan, baita Euskal Herrian ere.

IPCC erakundeko zientzialarien azken txostenak bizi dugun ezinbesteko larrialdia gogoratzen duelarik, eta klima-aldaketaren inpaktuak mundu osoan ugaritzen ari diren bitartean, joan den mendeko garraio-politikak, laborantza industrialerako eta hazkuntza intentsiborako proiektuak, Amazon biltegiak, autobideen saihesbideak, aireportuen handitzeak eta mota guzietako betonezko beste proiektu batzuk garatzen ari dira gure lurraldeetan. Onartezina da!

Garaia da denek zientzia entzun dezaten eta lehen lehenik buruzagi politiko eta ekonomikoek.

Desobedientzia zibileko ekintzak antolatuko ditugu, klimari buruzko froga zientifikoei serioski so egin diezaioten, itxura guzien arabera, oraindik  ulertu nahi ez duten edo parez pare ikusi nahi ez duten arazoa baita.

Bortizkeriarik gabeko ekintza inklusiboak eta herrikoiak burutuko ditugu, gero eta gehiago izaiteko klima eta planetaren bizigarritasun-baldintzak mehatxatzen dituzten edozein proiekturi buru egiteko eta edozoin proiekturen oztopatzeko!

Horregatik, Bizik bortizkeriarik gabeko ekintzari eta desobedientzia zibilari buruzko formakuntza antolatzen du urriaren 9an, igandearekin, 14:30ean.

Formakuntza 14:30etik 18:30era izanen da Baionako Gaztextean.

Parte hartzeko eman izena orri honetan!

Hemen: https://bit.ly/anvbizi