Aurtengo Baionako bestak, aurten ere Patxokiarekin iragaiten ahalko dira. Beste formatu batean bada ere, Patxokiko laguntzaileak besta giroko egitarau aldarrikatzailea prestatzen ari dira, besten denbora osoan, Baionako Bestak molde alternatiboan bizitzeko.
Egitarauan:
- Taloak eta fritak eguerditik gauerdi arte.
- Gustu guztiendako kontzertuak
- Ostatua, karrikara irekia.
Ekitaldi honek sorturiko diru-sartzeak Patxoki Berria eraikitzeko finantzaketan lagungarri izanen dira. Eraikuntza udaren ondotik hasiko da.Bestetako bost egunetan ekitaldiak antolatzeko laguntzaileei deialdia plazaratu da. Izena emateko parada bada honako helbidean: https://my.liberaforms.org/baionakobestak2026