Bizi !

BAB!ko hautetsiei Bizi!ren gutuna!

Bizi ! Mugimendua

22, Cordeliers karrika
64 100 Baiona
Tel : 05 59 25 65 52 / 06 14 99 58 79
info@bizimugi.org
http://www.copenhague2009bizi.org/

BAB hiriguneko hautetsi Jaunak eta Andereak

Anderea, Jauna,

Bizi!-k deiturik, 150 pertsonek bizikletaz manifestatu dute giro goxo batean, 2009ko agorrilaren 29an, CHRONOBUS-aren atxikitzea, hobetzea eta zabaltzea aldarrikatzeko, Copenhagueko gailurretik 100 egun eskas zirelarik.

Baiona, Angelu eta Biarritzeko hainbat hautetsiren parte hartzeak manifa eder hortan bultzatu behar gaitu denek elgarrekin lan egitera, elkarlanean eta elkartrukatuz.

Agorrilaren 29ko manifestaldiaren bukaeran, Bizi!-k 2 proposamen luzatu zituen hemen orroitarazten dizkizugunak, zure gandik erantzun baten beha gira (zurekin elkartzeko prest gira ere hortaz hitz egiteko).

1) BIZI !-k proposatzen dizu BABko hiritarren parte hartze talde bat sortzea laster non biztanle, erabiltzaile eta elkarteek, hautetsi eta CABABeko ordezkariekin batean ikertzen eta eztabaidatzen ahalko dituzten Chronobus-aren hobetze eta zabaltzea bai eta ere autoaren beste alternatiba batzu: txirrindula bide segurrak, galdatuz lortzen ahal diren garraioak, Pedibus edo oinezko autobusa bezalako iniziatibak, auto elkar kidetza, ibilkarien guneeri buruzko gogoeta, txirrindula estazioak, txirrindula prestatzea 6 hilabetez, enpresa eta administrazioen tokialdatze planoak, denbora ikerketa bulegoak zirkulazio pikoak hobeki kudeatzeko, batez ere eskoletan, hiriaren erritmoa berrantolatzeko hiritarren erritmo berrien arabera, etab.

2) Horrez gain, BIZI !-k proposatzen dizu garraio publikoen  urririk izaiteko posibilitateak ikertzea, lehen pausu gisa Chronobus ibilbidea urririk ezarriz. Guttienik dutener buruz aberastasunaren ber banatzearen estrategia honek, « Dena Autoz » bideak irudiztatzen duen xahutze ezin asmatuaren kontrako baitezpadakoa den ingurumen politikari atxikimendua haundituko dio eta berotegi efetuko gasen isurketa murrizteko CABABn.

Bizi!-k konkretuki lehen pausu bat proposatzen du, gastu gutti edo ia gabekoa. Lehen bai lehen, ikertzea CABAB bezalakotsuak diren Chateauroux edo Aubagne hiri edo herri elkargoek nola lortu duten beren garraio publikoa osoki urririk eskaintzea herritarrei. Châteauroux, eskuinaren esku, eta Aubagne, ezkerraren esku, CABAB bezalakoak edo ttipiagoak diren hiriak dira (Aubagne-ko hiri elkargoak 105 000 biztanle ditu, Aubagne-k 45 000 eta Châteauroux-k 49 000). Gisa hortako talde batek aise idazten ahalko luke txosten bat maiatzeko, zer egiten ahal den bi esperientzia horiekin parekatuz, proiektua gauzatzeko baliabideak eta diruztatzeak ikertuz.

Bizi ! zurekin lan egiteko prest da bi proposamen horiek laster nola gauzatzen ahal diren ikusteko.

Gure aldetik, lekuko garraioen gai minbera hau berriz azpimarratuko dugu, eta gehien bat BABn, iparraldean gaindi 3 egunez antolatzen dugun martxan, Mauletik Baionara, Angelu eta Biarritzetik pasatuz, irailaren 25tik goiti.

Erran gabe doa ekitaldi hori baliatuko dugula hemendik harat erantzun dezakezuna jendeeri jakinarazteko.

Eskerrak gutun hau kondutan harturik, har itzazu, Jauna, Anderea, gure agurrik beroenak.

BIZI !-ren izenean :

Maixan Arbelbide,  Xabi Betelu, Nicolas Ducolombier, Jean-Noël Etcheverry, Iban Grossier, Claude Guignabert, Xabier Harlouchet, Marie Larzabal