Bizi !

Atez Ate sistemari esker, Usurbil eta Hernanik dituzten 26 000 biztanleek, egunero “Zero Zabor” helburuari buruz pausuak emaiten dituzte

Bizi!k, larunbata honetan, urriaren 22an, antolatu duen Usurbil eta Hernaniko hondakinen kudeatzeko sistemaren bisitak BABko biztanle delegazio bati parada eman dio zaborraren kudeaketa arloan alternatiba ekologiko eta sozial bat bezala agertzen den eredu baten ikertzerat.

Mertxe Aizpuruak (Usurbileko auzapezak) eta Jose Maria Rivadeneyrak (ingurumenaz arduratzen den hautetsiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa-ren Lehendakari ordeak) bai eta Usurbil Zero Zabor-eko militanteek ongi etorria egin dute Iparraldeko bisitariei 6000 biztanleko herri honen Herriko Etxean.
Harreraren ondotik, auzo ezberdinen itzulia egina izan da (etxebizitza konzentratu edo sakabanatu guneetan) atez ate eta sailkako bilketaren denboran, larunbatean organikoena zelarik, eta oro har organikoek zaborraren %40a ordezkatzen dutelarik bataz beste.
Zabor biltzaileekin trukaketa bat izan da eta hauek erakutsi dute nola kalitate kontrol lana eta aholkulari rola herritarrentzat betetzen duten bilketa mota horri esker.
Azkenik, Zero Zabor helburuaren aurkezpena (osoki berziklagarria eta ber-erabilgarria izan dadin eraldatu behar da ekoizpena eta ber denboran ekoizpen eta kontsumo materiala ttipitu behar dira) Usurbilgo Kultur Etxean egina izan da.

Zero Zabor esperientziaren ezagutza jarraitu da 20 000 biztanle dituen Hernaniko Herriko Etxean Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko auzapezak, Olatz Urrutibeaskoa, ingurumenaz arduratzen den herriko kontseilariak eta Zero Zabor Hernaniko militanteek egin duten Atez Ateko bilketaren aurkezpenarekin.
Bertan izan diren trukaketek Hernanik nola inbertsioa egin duen jendeetan (12 zabor biltzailek segurtatzen dute atez ateko bilketa, aintzinean 3 zirelarik) erakutsi dute. Hori guzia herriko etxean hondakinen kudeaketari lotua den aurrekontua aintzineko eredu ez-iraunkorrarena baino pixka bat karioagoa izanez: berziklatze enpresei saltzen dituzten hondarkin sailkatuei esker eta ezin berziklatuak diren hondarkinen zabortegietara eramaiteko gastuen ttipitzeari esker, gaur egun %20a eramana delarik eta lehenago %80a.

Usurbil eta Hernanik erakutsi digute posible dela eskala ertain eta haundian tokiko lana indartzen duen eta zaborraren %80a baino gehiago ber-ziklatzen eta ber-erabiltzen duen hondarkinen tratatzeko sistema baten plantan ezartzea. Datozen hilabeteetan, hondakinen kudeatzeko sistema alternatibo honek behar luke eskala oraino haundiago batean Gipuzkoan zehar zabaldu (www.gipuzkoazz.com).

Plus de photos :[:]