Bizi !

Arratsaldeko 15:00etan, milako bat pertsonek jada bisitatu dituzte Alternatiba herriko karrikak!

10-10-10en karietara, nazioarteko mobilizazio egunean…

Baionako Alternatiba herria estreinatua izan da igande goiz honetan, urriaren 10an, euri erauntsien pean eta alternatibak segitzen du!


Arratsaldeko 15:00etan, milako bat pertsonek jada desfilatu zuten Alternatibako karriketan nahiz eta euria jeuts ahal arizan!

Susan George babesleak hitzaldi bat eman du mukurru betea zen gela batean :

Bazkairu popular erraldoi batek bildu ditu 230 pertsona, Tonneliers karrikan eta Xaho kaian gune babestuan.

Orotara, hamar bat hitzaldi eta proiekziok animatuko dute Alternatiba herria klimaren aldeko mundu mailako mobilizazio egun honetan!

Eguna, gaur 22:00ak arte jarraitzen du.

[:]

Kopenhagetik Alternatibara,

Mobilizazioak segitzen du!

Bizi!-ko 21 militante trenez kopenhagera joan ginen xaz planetako lau eskualdetako 100 000 jenderen ondoan larrialdi ekologiko eta justizia sozialaren aldeko munduko dinamika baten eraikuntzan parte hartzeko.

Kopenhagek ez du munduak behar duen premiazko akordio handinahi, behargarri, eraginkor eta zuzena erdietsi heldu diren hamarkadetan saihestu nahi baldin badugu oldartze klimatikoa.

2010 urteko hastapenean, herri desberdinek hartu dituzten engaiamenduak zuzenki eramaiten gaituzte 3 gradutik 5 graduraino berotze bati buruz hemendik 2100 arte 19. mendearen aldean (kasu hoberenean, engaiamendu horiek burutik burura errespetatuak balira).

Hemen ez ditugu aipatzen egunero ezagutzen ditugun tenperaturak bainan lur azalaren tenperatura bataz bestekoaren goratzea, mementoan 15 gradukoa dena, azken izozte aroan, duela 20 000 urte 10 gradukoa zena. 2 graduko gorakada batek mila bat urtez eko-sistemak hainbeste aldatu ditu non mamuten desagerpenaren kausa sinesgarria den, horiek ez bait ziren gai izan hain laster egokitzeko.

Egoeraren irakurketa beldurgarri eta uzkurgarria gaitzesten dugu. Hala ere, denek argi eta garbi begiratu behar diogu gauregun gizakiak bere aitzinean duen arazoaren egiazko larritasunari. Ez da dudarik, 4 graduko tenperatura goratze batek hain denbora gutiz egiazko hondamendi ekologiko eta sozialak erakarriko dituela.

Ez dugu amor emanen. Kopenhagen hasi borrokak sekulan baino gehiago jarraitzen du.

2010eko urriaren 10a honetan, 7176 ekitaldi iraganen dira 188 herrialdetan eta 10 / 10 / 10az sekulan izan den nazioarteko mobilizazio eguna eginen dute. Mezua hau izanen da : “badira berotze klimatikoaren aurkako konponbideak, jadanik planetan zehar milaka elkartek, norbanakok, herri eta eskualdek plantan ezarri dituztenak. Milako alternatiba horiek egun guztiz eraikitzen dute neurritsuago, errukitsuago, lagunarteko eta elkartsunezko jendartea. Oraindanik goraki eskatu behar dugu munduko erabakitzaile guztiek alternatiba horiek hein handiz beren gain har ditzaten, 2015 urtea aitzin nabarmenki bidea aldatzeko! “.

Nazioarteko mobilizazio dei horri erantzuteko, Euskal-Herriko hitzordu nagusia Baionan izanen da. Eguna ona opatzen dizuegu, pesta giroan eta era berean erakasgarria izanen dena. Elkarrekin aurki dezagun erakusmahainen, erakustaldien, elkarteen, hitzaldien eta bideoen bidez biharko mundua, jadanik martxan dena.

Ohar gaitezen nola gizarte hau, energi eta lehengai kontsumoz neurritsuagoa izaitearekin ez den hala ere tristea eta erakargarritasunik gabea izanen bainan alderantziz sanoagoa, urosagoa, lagunartekoa eta elkartasunezkoa.

Eta goraki aldarrikatuko dugu:

Sistema alda dezagun, ez eta klima !

Ez da bigarren planetarik! Kalakarekin aski, orain ekintzak!

(Magali Lartigue eta Christian Detchart-ek
Kopenhagera izan ziren  21 militanteetako kideek irakurritako mezua)