LURRAMA, Euskal Herriko laborantza iraunkor eta herrikoiaren besta, berriz itzultzen da Iratiko Halle-ra (Halle d’Iraty) 8 egunen buruan !!
Urriaren 18tik 20era, ostiraletik igandera, Iratiko Halle-ak animatuko dira programa ugari eta aberats batekin. Aurten Via Campesina izanen da saloinaren babeslea ” amalurra zain dezagun” gaiarekin.
Usaiako merkatu, kalitatezko apairu eta kabaleen xokoaz gain, aurten haurren xokoan animazio ugari proposatuak izanen zaizkizue. Ostirala eskolentzako bideratua izanen da gehien bat, eta asteburu guzian zehar tailer pedagogikoek haurrak sensibilizatuko dituzte, inugurumenari buruzko errespetuzko praktika batzuei.
Alternatiba bezala, Lurrama ehunka laguntzailek antolatzen dute. Ekitalditik 8 egunera oraindik 250 laguntzaile falta dira ! Nahi baldin baduzue, Alternatibako ekipa bezala, Lurramako laguntzaileekin elkartu, egun batez, 2 egunez edo asteburu osoan, izena eman helbide honi esker : S’INSCRIRE
Han atxemanen dituzue Bizi!ko eta Alternatibako jende ainitz !