Bizi !

Alternatiba Itzuliaren abiatzea: klimaren alde mobiliza gaiten, ekainaren 9an, Baionako Euskal erakustokian!

Alternatiba Itzuliaren abiatzea: klimaren alde mobiliza gaiten, ekainaren 9an, Baionako Euskal erakustokian!

 

Larunbatean, 2018ko ekainaren 9an, 15:00etarik 17:30 arte, Baionako Euskal Erakustokian Alternatiba Itzuliaren abiatzearen, zuzenezko emanaldia segurtatua izanen da.  Ekitaldi horren egitarauan: Parisetik zuzenezko emanaldia, argazki-erakusketa Alternatiba 2015ari buruz, animazioak,…


5 800 km bizikletez klimaren defendatzeko

Alternatiba Itzulia Pariseko Stalingrad plazatik abiatuko da ekainaren 9an eta 5 800 kilometro eta 4 hilabete geroago Baionara helduko da, urriaren 6an. Txirrindiraultzak, larrialdi klimatikoari buruzko hitzaldiak, elkarteekin eta tokiko hautetsiekin topaketak, bortizkeriarik gabeko ekintzei buruz formakuntzak… etapa bakoitzak aitzinean emanen ditu aterabide zehatz batzu klimaren alde. 

Bizi!k antolatzen du topaketa bat Baionan elkarrekin jarraitzeko eta ospatzeko ezohizko ekitaldi hori. Abiatze zeremonien (ainitz artista eta pertsonalitate programan dira)  eta abiatzea bera pantaila handi batean jarraitzen ahalko dira zuzenezko emanaldi baten bidez. Parte hartzaileek ikusten ahalko dituzte erakusketa eta hainbat bideo  2015eko Alternatiba Itzuliari buruz. Hitz hartzeak, animazio ezberdinak ere programatuak dira. 

2015eko Alternatiba Itzuliak 60 000 pertsona bildu zituen. Aurten, Alternatiba Itzulia aurre ikusia da 2015eko COP21aren inguruko mobilizazioetarik geroz Estatu mailan iragan den klimari buruzko mobilizaziorik handiena bezala.

Datorren urriaren 6an, Atlernatiba Itzuliaren Baionako heltzea

Alternatiba Itzuliak bere ibilbidea bururatuko du 2018ko urriaren 6an Baionan, Alternatiben Herrixkaren bihotzean. Ibilbide horren azken etapak lotuko du goizez Donostia Biarritzerekin, eta ondotik Baionako bidea hartuko du arratsaldez Txirrindiraultza handi bat eginez.    

Mitin bat eta besta bat antolatuak izanen dira heltzean klimaren aldeko mobilizazio handi honen ospatzeko. Igandean, urriaren 7an, biharko munduari buruz trantsizioan den herri batek aldaketa klimatikoari eta krisi sozial eta ekologikoari aurre egiteko bederazkako, taldeko,  lurraldeko eta sistema mailako alternatibak erakutsiko ditu Baiona hiri barnean 30 000 bisitari itxoiten dituen Alternatiban. Hitzaldiak, animazioak, kontzertuak, karrikako antzerkia, baserri ekoizpenekilako merkatua, bazkari herrikoia, etab. Baiona Ttipia beroketa klimatikoaren kontrako eta trantsizio sozial eta ekologikoaren aldeko mobilizazioaren soinuarekin inarrosia izanen da.

 

Alternatiba, trantsizioa hor da! Elkarrekin, alimaleko indarra gira!
Sistema aldatu, eta ez klima!

Loturik diren argazkiak zuen hedabideetan erabiltzeko behar eskubide guziekin dira.

 

 

Prentsa txostenaren ikusteko, klika hemen