Bizi !

Alternatiba Garazi-ren lehen arrakastak

Larunbatean, 2015eko urriaren 10an, 50tik pasa hautetsi eta herritarrek parte hartu dute Biz! elkarteak, Alternatiba Garaziko alternatiben herrixkaren bezperan, Donibane Garaziko Herriko Etxeko ohorezko gelan antolatutako « Hitza Hitz Goizaldian ». Trantsizio energetikoaren arloko 21 ekintza aurkeztuak izan dira energia ekonomiaren, eko-eraikuntzaren, jantoki eta elikadura kolektiboaren, hondakinen, tokiko laborantza eta laborantza biologikoaren, etab.-en arloan.

Goizaldia bururatu da, Alternatiba Itzuliaren azken etapa bati ongi etorria eginez, Donibane Garaziko Herriko Etxearen aintzinean, tokiko ekoizpenekin osatua zen janari eta edari mahai baten inguruan, eta klimaren arloan COP21ari begira, mobilizazioaren indartzeko Alternatibaren Deiaren irakurketarekin.

17:30tarik goiti, Vauban Zineman, hitzaldien gaualdia hasi da “Larrialdi Klimatikotik, sistema aldaketara” gaia jorratuz:

17:30ta,; “Larrialdi klimatikoa ulertu”. Txetx Etcheverrytren hitzaldiak 151 pertsonei ahalbidetzen zuen gelan zirenei ulertzerat zer den jokoan aldaketa klimatikoarekin, hots nola fenomeno horrek buru bizi modu zibiliazioak eta ekosistemak zalantzan ezartzen dituen.

Arratseko 19:00etan, pausan, tokiko mozkinekin osatua zen salda batek eta taloek ahal bidetzen zuten  indarren berriz berreskuratzerat:

Eta 20:00etatik goiti, “Sistema alda dezagun eta ez klima” hitzaldia hasten zuen Noël Mamère-ek, eta jSusan George-ek jarraitzen hizlariei beren galderak luzatzen zituztelarik entzuleek. 300 toki dituen Vauban zinegelak ez zuen ainitz toki librerik!

Azkenik 161 pertsonek jarraitzen zuten gaualdia 22:00etarik landa, Donibane Garaziko karriketan “jourdelanuit.fr” karietara argirik gabe utziak izan zirenetan, bertan  ondareari eta energiari buruz hitz hartzeak bazirelarik, jendeak argien satsudurari buruz sentsilbilizatzeko!

Alternatiba Garazi hasiko da igande goiz honetan, 9:30tan, Alternatiben Herrixkaren idekitzearekin , laborarien merkatuarekin eta eta hainbat animazioarekin, hitzaldiak goizeko 10:30tarik goiti programatuak direlarik.

Biharko mundura ongi etorri!