Parte hartzeko deia!
Deneri idekia den bilkura publikoa
Alternatiba 2018ko Elkartasuna eta partekatzea eremuaren antolatzeko
asteartean, ekainaren 12an, 19:00etarik 21:00k arte
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
20 Cordeliers karrikan Baionan
Kasu, gure bilkurak tenorean ttanko hasten eta ttanko bukatzen!
Beroketa klimatikoari aurre egiteko, amankomunen erronkaz interesatua?
Jende eta ingurumenaren zerbitzuko litaiken finantza sistema etiko eta ekologiko baten esperantzan zira?
Argi duzue trantsizio sozial eta ekonomikoa enpleguen birmoldaltze sozial eta ekologikotik pasatzen dela?
Amesten duzu sistema kapitalista ordezkatuko lukeen ekonomia sozial eta solidario batetaz?
Larrialdi klimatikoa eta elkartasun larrialdia etorkinekiko lotu nahi dituzu?
Alternatibaren arrakastan parte hartu nahi duzu, Elkartasuna-Partekatzea eremuaren eraikuntzan parte hartuz?
Aldaketa eta krisi klimatikoari, krisi ekologiko eta sozialari aurre egiteko diren alternatiben herrixka den Alternatiba-ren ohiz kanpoko edizio bat iraganen da Baionan, larunbatean eta igandean, urriaren 6 eta 7an. Alternatiba 2018, Parisetik 2018ko ekainaren 9an abiatuko den Alternatiba Itzulia desafio klimatikoari buruzko sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko operazio erraldoiaren azken etapa izanen da. Alternatiba Itzuliak 5 800 kilometroz Europako 5 Estatu eta 200 lurralde ezberdin zeharkatuko ditu 4 hilabetez.
Elkartasuna eta Partekatzea eremu tematikoa Alternatiba 2018ren plantan emaiteko jada martxan diren 24 lan taldeetarik bat da.
Besteak beste, ondoko gaiak konduan hartzen ditu: enplegu klimatikoak, kooperatibak, ekoizpenaren birkonbertsio sozial eta ekologikoa, ekonomia sozial eta solidarioaren sareak, belaunaldi ezberdinen presentziadun etxebizitza solidarioa, programa libreak, amankomunak, lana eta aberastasunen partekatzea, finantza arduratsua, finantza solidarioa, baratze partekatuak, etorkin eta errefuxiatu klimatikoak, zor ekologiko eta klimatikoa, justizia klimatikoa, bidezko merkataritza, nazioarte mailako elkartasuna.
Ongi etorri zuri, astearte honetan, ekainaren 12an!
Elkarrekin, indar alimalea gira!