Nafarroako Politika arloko Jauziari esker, Probintzia honen hegoaldeko larrialdi egoerari erantzun positiboa eta eraikitzailea emateko molde berezi baten ezagutzeko parada ukan dugu:
*Euskararen arloan: bertan Euskara ez da ofiziala, administrazioak guti edo kasik ez du parte hartzen hizkuntzaren dinamizazioan, herri mugimenduen gain gelditzen delarik sail hori.
* Esportazioei itzulia den aborantza eredu intentsiboan: tokiko kalitatezko kontsumora zuzenduriko laborantza ekoizpenak indartuz.
Dinamikako eragileen hainbat lekukotasunek (Imanol Ibero, Oibarko baserritar biologikoa, arno ekoizlea, Haizea Lizarbe, euskalgintzako tokiko erreferentea, Xanti Kiroga, Errigora animazio taldekoa) Errigora komunitatea nola den ikusteko aukera eman digute: ekoizleak eta kontsumitzaileak solidario dira, Nafarroa hegoaldeko elikadura burujabetza eta euskararen aldeko laguntza uztartzen dituen ekimenean. Normalean lehia edo zoin gehiagoka nagusitzen den mundu eta lurralde batean, Errigorak lankidetzaren eta auzolanaren apustua egiten du.
Nafarroako Jauzi berri honek, arlo politikoan jarduteko palanka eraginkorra den Errigora dinamika argitara eman du, elikadura burujabetza, euskara, elkartasuna, 7 probintziak… uztartuz auzolanaren edo lan kolektiboaren bidez.
Errigora desmartxa Baiona Ttipia, hots Baionako erdigunea bi egunez animatuko duen Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldian izango da. Kontzertuek, erakusmahaiek, erakusketek, hitzaldiek, proiekzioek, eztabaidek ttipi eta handiak elkartuko dituztz klima-aldaketari buru egiteko aterabideak hartzeko eta aitzinekorik gabeko erronka honi buru eginen dion Euskal Herria irudikatzeko.