Diruztatze parte-hartzaile esparru batean (crowdfunding) gauregun jadanik 20 000 euro baino gehiago bilduak izan dira. Honek Alternatiba itzuliaren logistikako gastuak estaliko ditu.
Klimaren aldeko lasterkaldi ausarta hau, uda honetan 4 tokiko bizikleta batekin 5.000 km kurrituko duena Frantzia eta 5 europar herrialdean zehar, jadanik publikoa eta pertsonalitate batzu mobilizatzen ditu, hala nola klima sailean Jean Jouzel aditua, Jules Edouard Moustic umorista eta Susan George idazle altermundialista.
Helburua da hemendik otsailaren leheneraino 61 340 euro biltzea. Diru hau baliatuko da klima desarauketari buruzko alternatibei gaitzeko sentsibilizazio tresna honen gastu logistikoak ordaintzeko.
2015 urtea arrazoi garbiz klimarena baldin bada, Euskal-herrian 2013ko urriaren 6an bultzatu zen dinamika herrikoiarren izena den Alternatibarena ere izanen da,.
Prozesu horren xedea «Klima aldaketari buruzko alternatiben herrixkak» antolatzea da. Lehenak Baionan 12 000 pertsona baino gehiago bildu zituen, orain badira 63, Lilletik Bordeleraino, Tolosatik Nancyraino, Bilbotik Bruselaraino edo Genebaraino. Horrelako hedadura hartu duen klimaren aldeko mobilizazioa arraroa da eta gainera ezohizkoa, zeren tokiko herritar ekimen batetik hasi baitzen eta orain lurralde guztietarat zabalzen baita. 2015ean 50 alternatiba baino gehiago izanen dira. Eta, 50.000 pertsona baino gehiago goaitatuak dira 2015eko irailaren 26an Parisen Alternatiba Itzuliaren helmugan Alternatiba-Parise herrixkaren karietara.