Bizi !

2014eko herriko hauteskundeak Euskal Herrian: Jada 81 zerrenda engaiatzen dira Bizi!k aurkeztutako Trantsizio Energetikoaren Itunaren izenpetzerat

Klima-Energia-ren arloko engaiamenduen karta hau proposatua da Euskal Herriko herriko etxeetako  hauteskundeetan aurkeztuko diren zerrenda guziei, edozoin izanikan ere haien kolore politikoa. Itunaren izenpetzeko azken epea asteazkenean, martxoaren 12an finkatua izan da. Egun hortan, zerrenda buruek publikoan Ituna izenpetzen ahalko dute, Uztaritzen iraganen den “Euskal Herria Trantsizioan – 2014-ko herri hauteskundeak” gaualdiaren karietarat.

[gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2014/02/Conférence-de-presse-du-samedi-1er-février-2014-Dossier-de-presse-Prentsa-Txostena.pdf” width=”500px”]

Larunbata honetan, 2014eko otsailaren 1an, Bizi!ko 3 ordezkarik, Iban Grossier, Mathieu Iriart eta Marion Real-ek Baionan iragan den Prentsaurreko batean, Trantsizio energetikoaren Ituna aurkeztu dute. Itun hori, Bizi!k 2013ko martxoan argitaratu duen herriko hauteskundeetarako  Klima-Energia Tresna Kutxatik ateratua da. Tresna Kutxa 100 orriko dokumento bat da, joan den martxotik geroz ia 2000 aletan banatua izan dena, gaurdanik eta gaurko legediarekin plantan emaiten ahal diren 50 ekintza proposamen zehatz aurkezten ditu eta hori 12 arlotan (lurralde antolaketan, garraioan, energian, eraikuntzan, laborantzan, etab.). Helburua: oraindanik eragitea aldaketa klimatikoaren kontra, trantsizio ekologiko eta energetikoaren alde, herriko etxeen eta herri elkargoen mailan.

[gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2014/02/LE-PACTE-DE-TRANSITION-ENERGETIQUE-MUNICIPALE-2014-PAYS-BASQUE-bilingue.pdf” width=”500px” save=”1″]

Trantsizio energetikoaren Itunak 8 neurri azpimarragarri hartzen ditu. Horiek arlo ezberdinak hunkitzen dituzte eta herri edo herri elkargo gehienetaz hartuak izaiten ahal dira, Ipar Euskal Herrian, edozoin izanikan ere beren egoera edo haunditasuna. Itun hori, guttieneko engaiamenduen karta bat da, trantsizio energetikoaren alde. Zerrenda bakotxak bere gain hartzen ahal du Ituna osoki edo Itunaren parte bat, eta, zerrenda guziak gomitatuak dira Klima-Energia Tresna Kutxako beste engaiamendu batzuren gehitzerat.

Jada, Iparraldeko gune ezberdinetako 43 herritan aurkeztuko diren 81 zerrendek ofizialki ezagutarazi dute beren Itunaren izenpetzeko erabakia. Hauexek dira :

Ahetze : Santiago Capendeguy zerrenda ; Ahurti : Robert Lataillade zerrenda ;  Angelu : Jean Espilondo zerrenda, Claude Olive zerrenda, Mikel Ithurbide zerrenda, Claude Larrieu zerrenda; Arrangoitze: Patxi Bente zerrenda, Jean-Michel Mutio zerrenda ; Arrosa : Beñat Arrabit zerrenda, Jon Atxoarena zerrenda ; Azkaine : Jean-Louis Laduche zerrenda, Anita Dagorret Lacarra zerrenda; Azkarate : Jean-Michel Galant zerrenda ; Baiona: Jean-René Etchegaray zerrenda, Henri Etcheto zerrenda, Jean-Claude Iriart zerrenda, Serge Nogues zerrenda;  Biarritze : Mathieu Accoh zerrenda ; Guillaume Barucq zerrenda, Michel Veunac zerrenda, Max Brisson zerrenda, Guy Lafite zerrenda, Jean-Benoît Saint-Cricq zerrenda; Richard Tardits zerrenda; Bidarte : Emmanuel Alzuri zerrenda, Michel Lamarque zerrenda ; Biriatu : Vincent Sorhuet zerrenda;Bokale : Francis Gonzalez zerrenda, Christophe Martin zerrenda, Marie-Josée Espiaube zerrenda; Donamartiri : Christophe Betbeder zerrenda; Donapaleu : Charles Massondo zerrenda, Extebe Irola zerrenda ; Donibane Garazi: Xabi Larre zerrenda; Donibane Lohitzune : Pascal Lafitte zerrenda, Emile Amaro zerrenda; Peyuco Duhart zerrenda;Ezpeleta : Etienne Hargain zerrenda; Getaria : Albert Larrousset zerrenda; Hazparne : Martine Etxezaharreta zerrenda, Beñat Inchauspé zerrenda ; Hendaia : Jean-Baptiste Sallaberry zerrenda, Kotte Ecenarro zerrenda, Iker Elissalde zerrenda, Eric Saint-Martin zerrenda ; Hiriburu: Alain Iriart zerrenda; Irisarri : Aña Costa zerrenda; Irulegi : Joseph Mocho zerrenda;Itsasu : Filipe Lascaray zerrenda, Jean-Paul Iriquin zerrenda, Roger Gamoy zerrenda;Izpura: Claude Barets zerrenda; Izura : Daniel Olçomendy zerrenda; Jatsu : Alain Castaing zerrenda ; Kanbo : Vincent Bru zerrenda, Argitxu Hiriart-Urruty zerrenda, Lehuntze : Pierre Guillemotonia zerrenda;Lekorne : Lucien Betbeder zerrenda ; Maule : Michel Etchebeste zerrenda, Mathias Davant zerrenda, Beñat Elkegaray zerrenda; Makea : Alain Dubois zerrenda;  Milafranga : Sébastien Duprat zerrenda, Robert Dufourcq zerrenda; Mugerre : Roland Hirigoyen zerrenda; Muskildi : Léonie Agergaray zerrenda ; Sara : Mixel Guerendiain zerrenda;Senpere : Dominique Idiart zerrenda, Jeff Bederede zerrenda; Sohüta : Jean-René Arhie zerrenda; Urketa : Barthélémy Bidegaray zerrenda, Jean-Bernard Samson zerrenda; Urruña :  Filipe Aramendi zerrenda, Renaud Lassalle zerrenda; Odile de Coral zerrenda; Uztaritze : Bruno Carrere zerrenda, Cécile Saint-Martin zerrenda;  Ziburu : Guy Poulou zerrenda; Henri Duhaldeborde zerrenda, Eneko Aldana Douat zerrenda;  Zuraide: Marie-Christine Borda zerrenda;

Zerrenda horiek Iparraldean martxoko hauteskundeetan ordezkatuak izanen diren sentsibilitate guziak irudikatzen dituzte: eskuina, zentroa, PSa, ezkerraren ezkerra, abertzaleak eta elkarretaratze zerrendak.

2014eko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren beste zerrenda guziak ere gomitatuak dira Itunaren izenpetzerat. Beren engaiamenduen ezagutarazteko azken epea, martxoaren 12an finkatua izan da. Egun hortan, Uztaritzeko Lapurdi gelan ezohizko gaualdi bat antolatua izanen da. Bertara zerrenda buru guziak gomitatuak izanen dira Itunaren izenpetzerat, prentsaren eta jendartearen aintzinean, bai eta ere animazio eta Trantsizio Energetikoa martxan ezarri duten herriko etxeen lekukotasunen artean.

Bizi!k plantan emanen du komunikazio kanpaina garrantzitsu bat herriko etxeetako hauteskundeetako lehen itzulia aintzin, baina bereziki bi itzulien artean, herri bakotxean ezagutarazteko zein diren Ituna izenpetu duten  zerrendak eta zein mailako engaiamendua erakutsi duten, bai eta ere zein zerrendek ez duten Ituna izenpetu. Bizi !k deituko ditu hautesleak engaiamendu horien konduan hartzerat ardura haundienarekin, horren bidez gure herri eta herri elkargoak bultza ditzaten, aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan eta energia fosilen dependentziaren mugatzean, bai eta ekologikoki eta sozialki zuzenagoa eta jasangarriagoa izanen den jendarte baten alde eragina ukaiten.