Bizi !

2014-eko Herriko hauteskundeak

Aldaketa klimatikoaren kontra

eta trantsizio energetiko eta ekologikoaren alde eragiteko

tresna kutxa

Tresna kutxa salgai da (3 euskos/euros) leku hauetan: Elkar Liburutegia eta Manu Robles-Arangiz Fundazioa (Baiona), Xuriatea ostatua (Hazparne), Xaia Ostatua (Behobia-Pausu), EHLG (Ainiza-Monjolose), Xibero’bio (Maule)

Webgunean eskuragarri da:

Trantsizio energetikoaren ituna:

1) Urte erabakigarriak :

2014ko Herriko hauteskundeek finkatuko dituzte 2020a arte gure lurraldea bere herritarrengandik ahal bezain hurbil kudeatu beharko dituzten taldeak. Ondorioz, bi mailata

n erabakigarria den garaia dugu hor.

Alde batetik, Klima aldaketari buruzko gobernu-arteko aditu taldeak KAGAT/GIEC-ak dio sei urteko denboraldi hori dela 2050/2060 urteetan klima uzkailtzea ezin kontrolatuzkora zuzen-zuzen garamatzaten gaur egungo berotegi efektuko gasen isurtze tendentzia malgutzeko azken parada.

Beharrik, zernahi aterabide bada eta gaurdanik martxan ezartzen ahal dira tokiko mailan, horren bidez klima uzkailtzea saihesteko. Argi da, 2014ko martxoko hautetsiek gure geroarentzat eta gure bizi baldintzetan ardura handi bat ukanen dutela.

Bestalde, 2014-2020 denboraldia ere erabakigarria da, energia oro har zailtasun gehiagorekin eskuratuko den eta askoz karioago izanen den garaian sartzen baikara. Horrek anitz nahasmendu ekarriko du gure jendarteetan, hauek merke eta errexki eskuragarri den energiari esker eraikiak baitira (litro bat petrolio gordin, ur botoila minerala baino merkeagoa zen). Gaur egun ezagutzen ditugun lurralde antolaketa, garraioak, laborantza eredua, janari banaketa, etxe-bizitza eta egoitza ezberdinak, turismoa eta eredu ekonomikoa, osoki pentsatuak eta eraikiak izan dira merke eta errexki eskuragarri den energiarekin kondatuz.

Hor ere, plantan emanen diren politikak eta inbertsio hautuak erabakigarriak izanen dira. Ala aurreikuspena eginen dute eta egokitzea errextuko dute. Horren ondorioz gure burasoek eta guk ezagutu dugun mundu arras ezberdin bati buruz trantsizio bat molde eztian

ahalbidetuko dute. Ala, utziko dituzte gure jendarteak energia kario eta eskasak ukanen dituen ondorioetara prestakuntzarik gabe egokitzen.

2) Zergatik Herrien mailako Tresna Kutxa :

2012 urte hasieran, Bizi !k erabaki zuen « tresna kutxa » bat irudikatzea, Herriko Etxeentzat eta Herri Elkargoentzat ekintza proposamen zehatz batzuk bertan bilduz, tokiko egiazko klima-energia politika baten oinarria osatuz. Hastapenetik ideia izan da Ipar Euskal Herrian aurkeztuko diren 2014ko martxoko Herriko hauteskundeetako zerrenda guziei, haien etiketa politikoa edozein izanik ere, tresna kutxa hori eskuragai ezartzea.

Ekintza proposamen zehatzak, gauzatzen ahal direnak gaurdanik, konduan hartuz gaur egungo gordailu juridiko eta administratiboa bai eta Herriko Etxeen eta Herri Elkargoen egoera finantzarioa ere. Beste molde batez erraiteko, ekintza proposamenak, 2014ko martxotik beretik plantan emanak izaiten ahalko direnak, trantsizio energetikoaren aldeko delako legea itxoin gabe, eta gure lurraldea zinez energia trantsizio desmartxa batean sartzea ahalbidetuko dutenak, klima eta bioanuztasunaren babestea lagunduz.

40 pertsonek tresna kutxaren burutzean parte hartu dute -maila desberdinetan-, haiei esker finkatu epeak errespetatu ditugu, hau da 2013ko martxoan datozen Herriko hauteskundeak baino xuxen urte bat lehenago bukatzea. Helburua : Herriko Hauteskundeen hautagaiak izanen diren zerrenda eta pertsonek tresna kutxaren ezagutzeko parada ukan dezaten eta beren programetan integratzeko ahala ere.

« Tresna kutxa » diogularik, erran nahi du bakotxaren iduriko bere lurraldearentzat egokiak zaizkion ekintza proposamenak hautatzen ahalko dituela. Erran gabe doa, inportanteena gure iritziz ekintza gehienak egiazko energia-klima politika orokor baten aldekoak izaitea dela, tokiko berezitasunei egokituak.

3) Zer atxemaiten dugu gure tresna kutxan?

-klima-energia erronken aurkezpena Herriko hautetsi izanen direnentzat, hauek eragiten ahalko duten arlo bakoitzari lotua ;

-50 ekintza fitxa, 12 arlotan banatuak:

  1. Hirigintza (eta antolaketa)

  2. Mugikortasuna

  3. Energia (kudeaketa, ekoizpen eta banaketa)

  4. Eraikuntzak

  5. Ura

  6. Laborantza

  7. Oihanak

  8. Ekonomia

  9. Kontsumo arduratsua

  10. Zaborra (bilketa, kudeaketa eta prebentzioa)

  11. Berdeguneak

  12. Arriskuak

Azkenik, 3 fitxek zerrendatuko dituzte hainbat gogoeta eta aholku praktikan eman behar den klima-energia estrategiaren ikuspundu orokorraren alde, bai eta estrategia horren indartzeko eta laguntzeko behar diren formakuntza, sentsibilizazio eta komunikazio desmartxei buruz ere.

4) Diru laguntza deia dokumentu horren zabaltze masiboa ahalbidetzeko

Hautagaiei irakurketa on bat eta 2014eko martxoko hauteskundeetan herri edo herri elkargo mailan eremanen dituzten proiektuetan tresna kutxa honen berenganatze ahal bezain ona desiratzen diegu orain.

Gure nahia dokumentu hori masiboki zabaltzea da, elektronikoki baita paperezko bertsionea ere, 2014eko Herriko hauteskundeetan aurkeztuko diren ehunka hautagaientzat tresna eta erreferentzia bat izan dadin egiazki, bainan ere bozkazaleentzat, ikus dezaten proposamenak programa desberdinetan agertzen diren ala ez. Gisa hortan, haien herri edo hiriko zerrendak interpelatzen ahalko dituzte horri buruz.

Dokumentu horren inprimitzea ondoko egunetan eginen da, gastu biziki inportantea da Biziren aurrekondu xumearentzat. Horregatik, diru laguntza dei bat zabaltzen dugu gaur egun dokumentua ahal bezain bat aletan inprimitu ahal izaiteko eta gisa hortan heldu den urtetik goiti Iparraldean herri edo herri elkargo mailan gauzatuko diren politiketan ahal bezain eragin haundia ukan dezan (txekeak Bizi-ren izenean, 20 Cordeliers karrikan 64100 Baiona, internetez ere diru laguntzak egin daitezke Bizi-ren webgunean: bizimugi.eu )