Bizi !

14 erakusketa libre “EtorkiZUna” Baionan

14 erakusketa libre “EtorkiZUna” Baionan

 

 

Bizi! mugimenduak gomitatzen zaituzte 14 erakusketa libreen ezagutzerat «etorkinekin elkartasuna» gaiaren inguruan Baionako hainbat gunetan (Ikus loturik: erakusketa guneen afitxa) 2018ko apirilaren 14etik maiatzaren 14era.

Erakusketa horiek Europa Kartzela eta Geriza Immigrazioa lege proiektua gaitzesteko eta etorkinekin harrera eta elkartasuna sustatzeko martxoaren 24ean abiatu den « Haiek gu dira / EtorkiZUna » kanpainaren baitan kokatzen dira.

Erakusketa horiek ikusten ahal dituzue Baiona Ttipiko ostatu edo jatetxe hauetan (Sankara, Zamai, Kalostrape, Pyrénées ostatua eta Chez Bai). Baiona handian ere topatzen ahal dira: Josie Factory-n edo rue en pente karrikako Liburutegian edo «au Mange Disque »-en. Aturri trebeskatuz geroz, Portugaldar izarretan, Gaztetxean eta Ste Catherine karrikako 25. Erakusleihoan atxemanen dituzue.

Azkenik, «Motxila» erakusketa ikusten ahalko duzue Artotekafe-an. 10 errefuxiatuk beren motxila husten dute kazetari baten argazki makinaren aitzinean. Ez dute kasik deus.

Kalostrapen atxemanen duzue Baionako argazkilaria den Kepa Etchandy-ren erakusketa bat non agertzen den duela hainbat belaunaldi urrunerat joan diren euskaldunen errealitatea.

Portugaldar izarretan ikusten ahalko duzue «arabiar lana» erakusketa Remem’beur elkartearen sortzeailea den Ali Guessoum-en ideiaren haritik. Erakusketa honek agerian uzten ditu aurreiritzi eta estereotipoen eraikuntzak irudimenetan, ondotik haien hobeki deseraikitzeko. Bertan atxemanen duzue ere « The Vulnerability Series », Abdalla Al Omari siriar artista eta errefuxiatuak egina, non munduko agintariak errefuxiatuetan bilakaraziak diren… Eta beste ainitz!

Ez duda eta egin erakusketa horien itzulia eta ezagutarazi zuen inguruan!

Gomitatzen zaituztegu Atherbea, Bizi! eta Solidarité-migrants/Etorkinekin-ek antolatu «Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin» Foroan parte hartzerat, ostiralean, apirilaren 20an eta larunbatean, apirilaren 21ean, sartzea urririk da, izen emaitea aholkatua elkarte@orange.fr helbidean edo 05.59.59.33.23 telefonoan

Azkenik, ahal bezainbat jende deitzen dugu parte hartzerat Maiatzaren Leheneko “Eux c’est nous ! EtorkiZUna” Manifestaldian, goizeko 10:30etan Baionan.

Bizi !