Bizi !

« Asteburu bat euskaraz, Bizirekin »: formakuntzarako euskarriak!

Ahobizi eta Belarripresten asteburua iruditan!

Donibane Garaziko Tartasenea aterpetxean, otsailaren 22 eta 23ko asteburuan, Donibane Garaziko Libertimendu garaian… Biziko kide eta laguntzaileen artean momento goxoak elkarrekin eta euskaraz bizitzeko parada ukan dute Bizi!ko hainbat « Ahobizi » eta « Belarriprest »ek!

Hara jarraian, asteburuan iragan diren formakuntzetan erabiliak izan diren euskarriak :

Larunbatean, otsailaren 22an:

14:00-14:30: Ahobizi & Belarriprestentzat Harrera & Elkar ezagutza jokoa.

14:30-16:30: Ahobizientzat Irratigintzari lotua den ahozkoari buruzko formakuntza, Belarriprestentzat joko parte hartzaile eta pedagogikoak.

16:30-17:00: Pausa

17:00-19:00: Ahobizientzat euskarazko akats klasikoen gainditzeko formakuntza, Belarriprestentzat joko parte hartzaile eta pedagogikoak.

19:00-20:30: Afari partekatua zakutik ateratua!

20:30-22:30: « Gure erreketako arrainak eta klima aldaketa » Mikel Cherbero-ren ez ohizko hitzaldia.

Igandean, otsailaren 23an:

Gosaritik landa, Libertimenduaren aurkezpena… eta 11:00etan Donibane Garaziko Libertimenduaren gozatzera!