Bizi Mugimendua

Zinema-eta-eztabaida saioa Atalanten, Baionan, irailaren 18an, ostiralarekin

«Frantses Estatuan, boteretsuez irri egitea arrisku handiko kirola bilakatu da. Azken hogeita hamar urteetan, telebistako eta irratiko umoregile libre eta engaiatuenak sistematikoki neutralizatu, baztertu, zentsuratu edo, besterik gabe, kaleratu dituzte. Ikus-entzunezko hedabide publikoetan zein pribatuetan, mekanismo bera errepikatzen da: satira onartzen da, betiere ziztatzen ez badu. Boterea hunkitzen duen bezain laster, mikrofonoa itzaltzen da.

Canal+eko platoetatik France Inter-eko estudioetara, France Télévisions-eko pasabidetatik iraganez, Nicolas Sarkozyren agintalditik Emmanuel Macronenera, dokumental honek isilaraztearen mekanismoa azaltzen du, eta horrek asko dio Frantziako ikus-entzunezko hedabideetako adierazpen-askatasunaren zinezko egoeraz.»

Bizik eztabaidan parte hartuko du, Mediabaskekin batera, eta Bolloré-ren eragina salatzeko erakus mahai bat segurtatuko du, bereziki Bollorék Relay denden sarean duen eragina salatzeko.

Irailaren 18an, 20:15 [Lekua erreserbatu]