Zonbait ideia zero zabor aldi horren kausitzeko : ekar zerbait ona, gainestalkirik gabe, gogoz egina tokiko ekoizpenekin!
Hara paketa ontzirik gabe erosteko hainbat parada : Biocoop, Vrac Mobile, La mesure, Euskal Vrac, etc.
Presaka eta berantarekin bazabil, Baionako merkatura joaiten ahal zira bertan hainbat lehengai, sukaldatzeko beharrik ez dutenak, eskuratzen haal dituzu eta (paketa ontzirik gabeko azeitunak, gasna zure ontzi berrerabilgarrian, zozizonak,…)…
Zintzur bustitze eta kilikatzeak usaian plastiko eta paketa ontzien neurrigabekeriaren bestak dira!
Eta bai, gure elikagaiak gure karbono aztarnaren %30 ordezkatzen dute (bihitik konpostara : ekoizpena, garraioa, kontserbatzea, banatzea, ondarkinen kudeaketa…)! Hots Estatu mailan garraioak eta energia dituzten eragina dute elikagaiek karbono aztarnan!
Klimaren gain dgun eragina ttipitzeko, kus dezagun zer lehengai duten gure platerek.
Zero zabor errezeta batek onura frango ditu:
- Behar gabeko paketa ontziak saihesten ditu!
- Tokiko ekoizpenak lehenesten ditu!: kontserbazioari eta garraioari lotuak diren satsudurak ttipitzen ditu… .
- Biololgikoak ere: usaiako aurrekondua erabiliz, kopuru guttiago lortzen bada, ekoizpenen kalitateak eta osagarriaren eta lurraren errespetuak errex konpentsatzen du.
- Barazkiak ere : kabale ekoizpen intentsiboen beharra saihestuz!
Laster gure web gunean eta Facebook-en Zero Zabor ideia batzu aitzinatuak izanen zaizkizue irailaren 23ko dena prest izaiteko!