Bizi !

Zero Zabor-i buruz plastikozko zakuen debekatzearekin

2016eko uztailaren lehen honetarik geroz (https://www.service-public.fr/professionnels-entreprises/actualites/008384), frantses legeak debekatzen du kutxetako plastikozko zakuen banatzea. Bestalde, uztailaren 3an ospatzen zen Nazioarte mailako Plastikozko zakurik gabeko eguna (www.journee-mondiale.com/392/journee-mondiale-sans-sacs-plastique.htm). Plastikozko zakurik gabeko mundu bati buruz duten ikuspegi amankomuna lagun, Bizi! ren Kontsumo Arduratsua – Zero Zabor lan taldea eta Surfrider-en euskal laguntzaileen ordezkaritza elkarlanean hasi dira oraino urrunago joaiko, zero zabor norabidean. Ondorioz, lan bilkura bat antolatzen dute deneri idekia astelehenean, uztailaren 11n, arratseko 19:00an Manu Robles-Arangiz Fundazioan, 20 Cordeliers Karrikan, Baionan, bertan aurkezteko plantan emana izanen den kanpaina datorren sartzean eta kanpaina horrentzat euskarri komunikatiboen hautua egiteko.


Uztailaren 1eko legeak ofizializatzen du ingurumenaren babesteko elkarteek azken 20 urteetan aldarrikatzen dutena: plastikoaren erabilpenak, nahiz eta abantailak dituen, behar du ahal bezain bat ttipitua izan. Nahiz eta uztailaren 1eko debekatzea garaipen bat izan, plastikoa ari da kopuru erraldoietan ekoiztua eta banatua izaiten erabilpen zentzu gabeentzat: ontzietan ezartzen diren fruitu zizter moztuak, dosi ttipietako gainestalkiak, parte ttipiak, etab.


Pentsatzen dugu bakoitzaren engaiamendu irmoarekin, antolakuntza piska batekin eta borondate onarekin ezin kudeatua den, partikularrentzat eta kolektibitatearentzat gastu garrantzitsuak emaiten dituen zabor kopuru hori ttipitzen ahal dela.

Astelehena, uztailaren 11an, iraganen den bilkuran, elgarrekin mobilizazio kanpainako euskarriei buruz googeta eginen da bai eta ere bi lan taldeen arteko elkarlanaren fruitu izanen den kanpainaren helburu eta hitzordu haundiak finkatuko.