Datozen egunak ez dira nolanahikoak izanen. Europako Zero Zabor mugimenduak Gipuzkoa hautatu du bere urteko kongresua egiteko. Gipuzkoa Zero Zabor-ek dion bezala “Ohore bat da Europa Zero Waste mugimenduko kideak gure artean edukitzea. Seguru gaude beraiengandik asko ikasiko dugula egunotan.”
Hara topaketa hortan parte hartu nahi dutenentzat Zero Waste Europe mugimenduak Donostian maiatzaren 11tik 13ra egingo duen biltzarraren egitaraua:
Maiatzak 11 ostirala. Hitzaldi irekiak.
Donostia: Udaletxeko batzar aretoan 19:00etan. Zero Zabor bidean – paradigma berria. Hizlaria: errekurtso naturalen eta hondakinen kudeaketan Dr Paul Connett, New Yorkeko Saint Lawrence University-ko Irakasle emeritua ingurumen kimikan eta toxikologian eta American Health Studies Project enpresaren lehendakaria.
Arrasate: Arimazubi Ikastolako Areto Nagusian 19:00etan. Zero Zabor esperientzia Europan. Hizlaria: Joan Marc Simon, Zero Waste Europe koordinatzailea.
Maiatzak 12 Larunbata
Aiete Jauregiko Kultur etxean (Donostia):
10:00etan:
* Gipuzkoako Foru Aldundiaren harrera – Juan Carlos Alduntzin, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Diputatua.
* 10 urrats Zero Zaborrera iristeko: udalentzako estrategia – Dr. Paul Connett.
* Gaikako bilketa selektiboa eta errefusa biologikoki egonkortzeko esperientziaren aurkezpena – Enzo Favoino, Iswa (International Solid Waste Association) enpresako tratamendu biologikoei buruzko lan taldearen lehendakaria eta ECN (Red de compastaje europea) enpresaren lehendakariordea. Scuola Agraria del Parco di Monza.
11:45etan atsedena
12:00etan:
* Italiako Zero Zabor udalerri baten esperientziaren aurkezpena – Rossano Ercolini, Zero Zaborri buruzko Ikerketa Zentroaren Koordinatzailea Capannorin eta Zero Zabor udalerrien elkarte italiarraren lehendakaria.
* Kataluniako Zero Zabor udal baten aurkezpena – Josep Lluís Moner, Iraunkortasunaren aldeko Institutuaren Koordinatzailea Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan eta Zero Hondakin Estrategia Katalanaren batzorde sustatzailearen kidea.
* Usurbilgo esperientzia, lehen pertsonan kontatua – Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkate ohia.
* Europako Zero Zabor udalen sarea osatzen – Joan Marc Simon.
13:30etan amaiera