Asteazken huntan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan
Euskal Herria bereziki hunkitua da. Esplorazio baimen frango onartuak izan dira Bizkaiako Golkoan hainbat petrolio konpainiari.
Klimaren eta ozeanoen defentsan ari diren hainbat erakundek erabaki dute gailur horren gaitzestea eta berdin blokatzea.
Cécile Marchand (Lille-ekoak) Action Non-Violente COP21-ekoak, Txetx Etcheverry (EH) Bizi!-koa, Olivier Dubuquoy (Toulon-ekoak) Nation Océan-ekoak eta Stéphane Latxague (EH) Surfrider Foundation Europe-ekoak hitzaldi publiko bat eskainiko dute asteazken honetan, martxoaren 23an, arratseko 7:00etan Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, 20, Cordeliers karrikan).
Bertan aurkeztuko dute zertako Euskal Herriko hainbat pertsonalitatek eta erakundek deitzen duten apirilaren 5etik 7ra Pauera biltzerat han iraganen den gailurraren gaitzesteko eta klima eta ozeanoak larriki lanjerran ezarriko dituen erabakien hartzea eragozteko. Prentsaurrekoan presentatuko dute Pauen, apirilaren 2tik 8ra iraganen diren ekintzen, mobilizazioen, hitzaldien kontzertuen eta akanpadaren programa.
Sartzea dohainik. Zatozte denak !