Bizi Mugimendua

Urtats solidarioa: 3.870 € elkarteei emanak

Gaur, Etorkinekilako elkartasunaz arduratzen den Biziko taldeak prentsaitzinekoa antolatu du Patxondon. Parada izan da abenduaren 31n Patxondon egin zen 7. Urtats solidarioaren bilana egiteko.

Ekitaldi honi esker 3.870 euro bildu dira, eta diru hori osorik hiru elkarteei bideratu zaie: Bestearekin, Etorkinekin Diakité eta Une école, un toit, des papiers. Elkarte bakoitzak 1.290 euroko txekea lortu du. Diru hori, batez ere, etxebizitza-, ostatu- eta eskolatze-gastuetarako erabiliko da.

Ber maneran, Etorkinekilako elkartasunaz arduratzen den Biziko taldearentzat aukera izan da ekitaldi honen garrantzia azpimarratzeko, zazpigarren aldikotz segidan, Euskal Herrian elkartasunak duen garrantzia agerian utzi baitu. Garai hauetan, frantses Estatuko paisaia politikoan diskurtso eta ideia xenofobo eta arrazistak biderkatzen ari diren honetan, eta pertsona migratzaileen egoera gero eta prekarioagoa denean, hori azpimarratzea funtsezkoa iruditzen zaigu.

Urtats solidarioaren 7.garren edizioko  bilana:

  • besta eguna eta giro bikaina,
  • elkartasunerako deia eta ideia zein ekintza arrazista eta xenofoboen salaketa,
  • gune berria: Patxondo,
  • 3.870 € bilduak migratzaileekin lanean ari diren tokiko 3 elkarterentzat (Etorkinekin Diakité, Bestearekin, Une école, un toit, des papiers),
  • 1.700 pintxo, 400 plater, 28 tortilla,
  • 165 opari ahate-arraintzan,
  • egun hau posible egin duten 64 laguntzaile,
  • 10 litro arno bero,
  • salmentarako bixkotxak ekarri zituzten etxean hartuak diren 8 familiak,
  • 5 kontzertu: Su Lamina, Les Frères Mapogo, Fiaz, Mari Koska eta Etiketagabe,
  • elikatzeko hainbat dohaintza bi okinek, barazkigile batek eta lau laborarikveginik,
  • elkarteendako gunea, pertsona erbesteratuen egoera eta laguntzeko bideak hobeki ezagutzeko.

Bizik eskertzen ditu ekitaldi honetan parte hartu eta dohaintzak egin dituzten guziak: Bestearekin elkarteko familiak (bixkotxak ekarri zituztenak), Ibai Alde, Patxoki, ON! eta Patxondo peña eta lokalak, musikariak eta 64 boluntarioak, baita laborari eta merkatariak ere.