Urriaren 17an, larunbatarekin, 5.000 ginen Baionan manifestatzen. Mobilizazioa masiboa izan da frantses Estatu osoan, aitzinikuspenak aise gaindituz.
Nahiz eta izan diren erreakzio politiko eta indarkeriaren instrumentalizazio andana bat, Gobernuak ez dio erantzunik ekarri gazteen mobilizazio masiboari eta gazteek saldoan egin aldarrikapen sozialei (bizi-kostua, zerbitzu publikoen makurtzea…).
Berrets dezagun jendarte- eta ingurumen-gaiak hertsiki lotuak direla eta premiazko erantzunak behar dituztela desberdintasunei buru egiteko, pertsona orori bizi-baldintza duinak bermatzeko eta metamorfosi ekologikoa gauzatzeko.
Ez dezagun onar hedabideetan irudi berak behin eta berriz errepikatzea. Indar ditzagun herritarren sektore zabalak gazteen alde bildu dituen mobilizazioaren ezaugarri herrikoia, elkarretaratzailea, masiboa eta deliberatua.
Elkarrekin parte hartu dezagun manifestaldian, molde deliberatuan eta bortizkeriarik gabe, urriaren 24an, larunbatarekin!