Bizi !

UMP-ko diputatu eta senadore, entzunen gaituzue !

Baionan, 2010eko irailaren 21ean

AGIRIA

UMP-ko diputatu eta senadore, entzunen gaituzue !

Elgarretaratzea irailaren 23an arratsaldean aireportuko bidegurutzean (ordua ondoko egunetan finkatua izanen da)

UMP-ko parlamentarien topaketak Miarritzen iraganen dira irailaren 22tik 24ra, Fillon lehen ministro, Hortefeux Barne ministro eta Alliot- Marie justizia ministroen presentziarekin.

Irailaren 11ko auto-karabana antolatu ondoren, Euskal Herriko Erretreta kolektiboak langile guziak ozenki  protestatzera deitzen ditu Iraty izeneko erakustokiaren ondoan, gobernuko erretreta erreforma proiektu guztiz injustua eta kaltegarria kentzeko.