Bizi !

TXALO <img src="https://s.w.org/images/core/emoji/14.0.0/72x72/1f44d.png" alt="👍" class="wp-smiley" style="height: 1em; max-height: 1em;" /> BAIGORRI – Behargabeko karrika-argien ihizia, herritarrekin

Baigorri herriak, herritarrekin elkar aditu eta, “behargabeko karrika-argien ihizia” antolatua du. 

3 urteko programa martxan da jadanik, 22 bilkura eta 208 karrika-argi kontuan hartuak izan dira: 110 atxikiak, 59 kenduak, 39 deskonektatuak saiakerak egiteko, bizilagunekin behin betiko erabakia hartu aitzin.

Kontsulta-bilkurak burutuak izaten ari dira, gomitak posta bidez bidalirik, desmartxa azaldurik (segurtasunaren eta neurritasunaren arteko oreka bilatzeko xedez), erabaki komun eta partekatu bat lortzeko erreakzioak eta proposamenak entzuteko helburuarekin (iraupena 20 minutatik 40 minuta arte, auzoaren eta parte hartzaile kopuruaren arabera).

Prozesu eta diagnostiko osoa Herriko Etxeak bultzatzen du eta Territoire d’Energie Pyrénées-Atlantiques (TE64) da lanen arduraduna.

Prozesua fase ezberdinetan iragaiten da. Urriaren erdialdean burutu den lehen zatiaren bilana, argiteria publikoan eskuduna den TE64rekin aztertu, kostuetan zenbatu eta balidatu lanak jasotzen dituena, zeinak 2023rako 30.000 euroko zati honen kostu osoaren % 70 hartzen du. Lanak egin dira. 2023 bukaera arte; kontsulta 2024ko udaberrira arte aitzin ikusia da eta urte bukaera arte aurreikusiak dira lanak -2025. urtearen hasieran 2. zatirako. Kenduak izan diren zutoin “berriak” edo “LED”ekilakoak beste nonbait ezarriak dira.

“Behargabeko karrika-argi ihizi” honekin, zutoin kopurua murriztea eta energia kontsumitzen duten lanpa guzien kentzea du xede Herriko Etxeak.  

Aldi berean, 2023. urte bukaerako  karrika-argi multzoaren %40 LED-n duela, Herriko Etxeak LEDerako trantsizioa bizkortu eta 2026 bukaerako (edo 2025 bukaerako, lorturiko diru-laguntzen arabera) %100era heltzea du helburu.

2026rako energia-kontsumoa % 60-70 apaltzea eta harpidetza-potentzia % 50 murriztea espero da. Neurritasunaren eta demokrazia parte-hartzailearen eredua.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.