Bizi! elkartearen lehendakaria deitua izan da (entzute libre batetara) astearte honetan otsailaren 17an goizeko 9:00etan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz.
Zerga ihesa ahalbidetzen duen sistema erraldoi bat eta diru zikinaren zuritzea antolatzen duen HSBC bankuaren aurka protestatzeko, HSBC-ren Baionako agentzian bahituak izan diren altzarien ondorioz, inkesta bat idekia izan da.
Jean-Noël Etcheverry, “Txetx” bezala ezagutua, akusatua da “TALDEAN EGINIKO OHOINTZA arau haustearen egiteaz edo egitearen saiatzeaz”.
Datorren asteartean jastatzen ahalko dugu beraz, bi abiadura dituen justizia hau. Alde batetik, egunaz eta begitartea agerian egina izan den 8 besaulkiren bahitzearen ondorioz, justizia sozial eta klimatikoaren aldeko militante bat, berdin atxiloturik egonen da, eta beste aldetik, nahiz eta Le Monde egunkariak joan den asteartetik, hots otsailaren 10etik geroz, argitaratu duen HSBC bankuaren zilegi ez diren aktibitateen izigarriko hedadura, momentokotz HSBC bankuko zuzendari batek ere ez du ber zortea ezagutu.
Hots, hurbiletik segitu beharko den afera. Eta ez dezagun duda, auzi batetan bukatu behar balu, auzi hau zerga ihesaren, diru zuritzearen eta HSBC bezalako bankuen aktibitate ilunen auzia bilakatuko litaikela.