Susan George altermundialismoaren pertsona garrantzitsuenetariko bat da. Heren-munduko zorraren kontra eremaiten duen borrokarentzat ezaguna, dozena bat liburu idatzi ditu, hauen artean Le rapport Lugano ; Les stratèges de la faim ; Comment meurt l’autre moitié du monde ; Leurs crises, nos solutions… Bere idatziak hamabost bat hizkuntzetan itzuliak izan dira.
Greenpeace International eta Greenpeace France-eko administrazio kontseiluetako kide izan da. Gaur egun, Susan George Transnational institute (TNI) kontseiluko lehendakaria da eta ATTAC-Franceko ohorezko lehendakaria.
Harek du Alternatiba herria estreinatuko ofizialki Baionan, urriaren 10an 10:00etan. 11:30tan, hitzaldi publiko bat eskainiko du Cordeliers karrikan. Ondotik, eguna Alternatiba herrian iraganen du.
« Bai, aldaketa klimatikoaren kontra bakotxak zerbait egin dezake, bainan familiarekin edo lagunekin egitea ainitzez goxoago da. Horregatik zirezte Alternatiba herrirat gomitatuak, gerorantz denek elgarrekin hartzen ahal dugun bidexka ederra marratuko duen herri ekologikorat» Susan George