Hiriko altzarien kontratu-jabe diren 9 herrietako hautetsiei gutun irekia
Angelu, Baiona, Biarritze, Kanbo, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere eta Urruñako hautetsi andere eta jaunei,
Euskal Hirigune Elkargoko publizitatearen tokiko araudia landua da memento huntan. Kanpoko publizitatearen baimentze eta debekatze arau eta guneak definituko ditu, hiriguneko 158 herrietan. Publizitatearen Tokiko Araudi (PTA) hori erabakia izanen da EHEan bozka bidez 2025eko ekainaren 21eko elkargo kontseiluan.
Lurraldeko herrien artean eztabaidatzen da araudi horrek hartu behar duen geriza heinari buruz. Behin baino gehiagotan politikoki adierazi delarik araudi azkar eta handinahi baten egiteko xedea, EHE-rekin egindako kontzertazio mementoetan jakin dugu zure herria araudi arinago bat defenditzen duten hiriko altzarien kontratu bat duten 9 herrietako bat zela.
“Ondare naturala/arkitekturala” eremuari dagokionez, araudiko gune gerizagarriena1 da, publizitatearengandik Ingurumenaren Kodeak2 ontsalaz babesten dituen eremuez osatua. Zuek gune horietan dispentsa bidez publizitatea hiri altzarietan berriz sartzera bultzatuko zenukete, publizitate numerikoa barne ! Hautu horrek PTA-ren helburuen arrunt kontra joko luke, hots “bazter baliosak dituzten eremuak identifikatzea, publizitatearen finkatze logiketatik begiratzeko.”
Halaber, “Ardatz egituratzaileak” gune bat egotea sostengatuko zenukete, arras babes gutikoa, zirkulazio anitzeko bideetan gaindi. Eremu horrek iragarkien euskarri kudeatzaileentzat izan dezakeen interesa argi ikusten badugu, ez dio inolako paisaia-logikari erantzuten. Are larriagoa dena, ardatz horietan bizi diren pertsona frankok publizitatearekin harreman gehigarria biziko lukete, hTPAren beste helburu bat kontuan hartu gabe, “lurraldeko biztanle guzien tratu berdina bermatzea”.
Biztanleen arteko berdintasun printzipio hori ere ez litzateke errespetatua, Baiona hiriguneko kostaldeko 27 Herriko Etxeetako “Etxebizitza” guneetan 10 m² baino gehiagoko murruko publizitate panelak baimentzen dituen arauari zuen babesa ekartzearekin, jakinez, gainerako Herriko Etxeetan “Etxebizitza” guneetan gehienez 4,50 m²-ko murruko publizitate panelak bakarrik baimenduak liratekeela.
Orokorrean, zure Herriko Etxeak nahiko luke iragarki argidunetarik babestutako eremurik ez izatea, ezta publizitate digitaletik ere! Eta entseinak baita publizitatea eta seinale digitalak ere erakusleihoen atzean itzaltzea onartuko zenuke, ez saltegien heste ordutik beretik, baina berantago.
Zaila da ulertzea nola arau horiek biztanleriarentzat eredu bilakatuko liratekeen eta Ipar Euskal Herriaz energia ikuspuntutik xuhur den lurraldea (energia-kontsumoa 2030erako % 16 eta 2050erako % 49 murriztea) xede duen Klima Planaren gauzatzeko ekarpen gisa. Alta, helburu hori, hTPAren orientazio orokorren eztabaidan berretsi zen…
Publizitateak helarazten dituen mezuak gehienetan Euskal Elkargoaren politika publikoen aurka doaz. Energia kontsumoari eta berotegi-efektuko gas kutsatzaileen isurketari dagokienez, iragarkiek ez dute behar bezalako mezurik zabaltzen.
Mugikortasunaren adibidea erakusgarria da. SUV autoen edo asteburu bateko hegazkin hegaldien publizitateek ez dute Mugikortasun Planaren helburuen lorpena ahalbidetzen. “Erabiltzaileak, mugikortasunaren erronkei buruz, mugikortasun ereduaren aldatzearen beharrari buruz sentsibilizatzea”. Azken urteetan, sekula baino auto gehiago saldu da, aurreikusitako helburuen kontra joanez.
Janari lasterretan edo produktu ultraprozesatuetatik ateratako zabor-janaria kontsumitzeko usu egiten diren publizitate-pizgarriak ez dira bateragarriak Lurralde Elikadura Proiektuaren Jateko jokabideen gainean ekin eta horretarako “Informatu, sentsibilizatu, trebatu” helburuarekin. Elikadura-arazoak (anorexia, bulimia), eritasunak eta osasun publikoko arazoak (obesitatea, diabetesa, etab.) eragiten ditu, eta ondorioz ez datoz batere Osasunaren Tokiko Kontratuan den Osagarriaren aldeko jokabideen alde ekin delako 1. ardatzarekin.
Iragarkiek, gehiago ekoiztera, kontsumitzera eta botatzera bultzatzen gaituzte. Bil Ta Garbik “Zero-hondarkinen” eta ekonomia zirkularraren bidea hartu nahi du, eta Herri Elkargoak tresnak eman behar dizkio horren lortzeko.
Delako hTPAk ezin badu iragarkien edukietan esku hartu, egiazko babes guneak eta zinez handinahiak diren arauak hautatuz, iragarkien kopurua eta mota azkarki muga ditzake. Horrela, herritarrak mezu kaltegarrietatik babestuko lituzke. Alta, hTPAren diagnostikoak eremu pribatuetan 380 iragarki aipatzen baditu, gutienez 1211 iragarki3 daude hiri-altzarietan, hau da, hiru aldiz gehiago!
Beraz, biztanlegoa babesten duen araudi bat ez da bateragarria hiriko altzariei buruzko publizitatearen salbuespenezko baimen sistematiko batekin, zure herriaren gisakoa. Herriek hiri-altzarien kontrola ukaitea ez da berme gehigarria, Senpere herriko kontradibideak erakusten duen bezala, 12 urteko kontratu berri bat izenpetuz, RLPi-a hitzartze betean delarik eta publizitatearekiko 22 hiri-altzaritik (lehengo kontratuan) 28ra pasatuz.
Kontratu bidez lotzen zaituzten engaiamendu eta diru zorretaz kontziente gara. Hori dela eta, ez litzaiguke onargarria kontratu horiek erreferentziatzat hartzea gune eta arauen koadro lazo baten finkatzeko lurralde osoan. Horregatik, RLPi-aren helburuekin koherente izateko eta interes orokorreko politika publikoekin bat egiteko, logika aldatzea proposatzen dizuegu, babesa araua bilakatuz eta salbuespenezko baimena salbuespena.
Gure galdearen ondotik eta legearen arabera, zuen kontratuaren dokumentu nagusiak helarazi dizkiguzue, Kanboko Herriko Etxeak ez ezik, CADAren4 aldeko iritzia izan arren. Dokumentu horiek Euskal Elkargoari helarazi dizkiogu. Kontratuen aztertzeak, eskura dituzun hautuen argiki zehaztea ahalbidetuko du. Kontratu-klausulak zigor gehiegi aitzinikusten dituen egoerentzat, Euskal Elkargoak baieztatu digunez, delako araua atxikitzen ahal da, hunkitua den Herriko Etxearentzat salbuespena sartuz, bere kontratua iraungi arte (Parisko hTPAren P3.8.1 eta P3.8.2 artikuluetan bezala).
Herriko Etxeentzat leku garrantzitsua aitzinikusia da Ipar Euskal Herriko hTPAren kontsulta prozesuan eta ez dakigu zein izan den zuen Herriko Etxeko taldearen eztabaida maila. Hori dela eta, aurkezturiko elementuak kontuan hartuz, zure Herriko Kontseiluaren barnean eztabaidatzeko denbora pixka bat hartzera gomitatzen zaitugu zuen jarrera zehazteko, ondoko puntu hauek kontuan hartuz:
- “Ondare naturala/arkitekturala” eremua, publizitatearen kontra arras babesgarria dena (hiriko altzarien iragarkiak barne) eta Ingurumen Kodea baino babes gutiagokoa ez den araudia.
- lurraldeko biztanle guzientzat tratu berdintasuna bermatzea, hau da, “Egituratze Ardatz” eremurik gabeko Araudiaren alde eta murru-iragarkien muga bera 4,5 m²-ra “Habitata” guneetan,
- publizitate digitalaren debekua eremu guzietan eta publizitate argiztatuarena “Etxebizitza” eremuetan,
- saltegien heste tenorean berean erakusleihoen gibelean diren entseinak eta iragarki digitalak itzaltzea.
Herritarren bizi-ingurunea babesteko neurri hauek jada ezarri dituzten Herriko Etxeak eta hautetsiak eskertzen ditugu eta oraindik egin ez duten Herriko Etxeei dei egiten diegu kontsultan parte har dezaten eta beren jarrera gidaritza batzordeari helaraz diezaioten .
Zuen koherentziaren gainean kontatuz, onar itzazue gure agurrik zintzoenak.
Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboa
Elise Ayrault, Résistance à l’Agression Publicitaire
Gérard Campagne, Paysages de France
Lilas Dinclaux, Bizi!
Victor Pachon, Collectif des Associations de Défense de l’Environnement
- Euskal Elkargoak, hiriguneko paisaia-giro zehatzei dagozkien lau zonatako zatiketa sinplea proposatzen du. Zona bakoitzari arauak esleitzen zaizkio. Babesleenetik baimentzaileenera: «Ondare naturala/arkitekturala gunea; “Etxebizitza” eremua; “Ardatz Egituratzaileak” gunea; “merkataritza eta jarduera” eremua.
︎ - Monumentu historiko baten inguruan mugaturiko perimetroak (PDA/IMP), ondare nabarmen eremuak (SPR/ONE), erregistraturiko guneak, Natura 2000 eremuak
︎ - Bidaiarien aterpeek, oro har, 2 iragarki dituzte; ez dugu 3 edo 4 iragarki dituzten Tram’ Bus bidaiarien aterpeen zenbaketa zehatzik, beraz, gutienez 2 iragarki zenbatu ditugu.
︎ - Administrazio-agiriak eskuratzeko Batzordea
︎