Bizi !

Publizitate kontratuak: Publizitatea Geldi kolektiboa ikertzen ari da!

Publizitatea Geldi kolektiboa, Ipar Euskal Herrian kanpoko publizitatea debekatzen edo baimentzen duten arauak eta eremuak zehaztuko dituen publizitate-araudia lantzeko prozesuan parte hartzen ari da.

Parte hartu ahala, 9 Herriko Etxe eta Mugikortasunen Sindikatua publizitate-enpresekin (JC Decaux, Vediaud, Clear Channel, etab.-ekin) kontratu baten bidez lotuak direla deskubritu dugu.

Kontratu hauek espazio publikoetan publizitatea ezartzeko baimena ematen dute hiri-altzariak (bidaiarientzako aterpeak, adibidez) plantan ematearen truke. 15 eta 18 urte arteko iraupena duten kontratuak dira BABren kasuan.

Kolektiboak anbizio handiko neurriak eskatzen dituen aldi oro, Herriko Etxeek kontratuetan engaiamendua hartu duten gauzak ezin direla aldatu erraten digute… Baina, orduan, zer eduki dute proposamen berri oro ezinezkoa dela pentsatzera ematen duten delako kontratu horiek?

Horiek hola, kolektiboak Herriko Etxeei eta Mugikortasunen Sindikatuari galdetu die formalki bidaltzeko kontratuak. Legezko epeetan erantzunik lortu ezean, CADArekin harremanetan sartuko gira publikoa izan behar duen informazio horren lortzeko.

Segitzekoa!