13an larunbat hontan, 13:00etan Baionan, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako militantek publizitate seinale batzu ukan dituzte jomugatzat.
“Publizitateak engainatzen nau”, “Nere burumuina pubarekin garbitzen dut”, “pubak markak uzten ditu”, “puba pikutarat”, “puba maltzurra”, “puba ustela” lemak erabiliak izan dira publizitate euskarri ttipi bezain haundien estaltzeko.
Publizitatearen erasoaren aurka “Reposeur” mugimenduak gaur bultzatu duen kanpaina berriari oihartzuna eman nahi dio Bizi!-k iparraldean. “Les Reposeurs” mugimenduak, gizarte zabaleko jendea bortizkeriarik gabe eta deus andeatu gabe, publizitateak eragiten duen kutsaduraz heien haserrea adierazterat gomitatzen du, urriaren 13a eta 26a artean.
Azkenik, gaur bertan urriaren 13an Bizi!-k bere euskara hutsezko “Pikutarat” fanzinaren bigarren zenbakia kaleratu du. Pikutarat 2garren zenbakia
Bigarren ale berri hortan, publizitatearen eromenaren desmuntaketa eta bere borrokatzeko posible diren gauzak aipatzen dira nagusiki.
Eta orain, zuek ere, egin pubaren kontrako papertxoak eta zuen inguruko publizitate euskarriak estal ezazkizue !!!
Printzipioa, egin moldea eta bideoa “les reposeurs”-en webgunean aurki ditzazkezue : http://www.reposeurs.eu.org/index9ebf.html?q=content/accueil
Bizi !