Bizi !

Patxoki Berria: Emaitzak egiteko eta suskripzioak hartzeko deialdia

Azken 40 urteotako lokal enblematikoa den Patxokitik gaur egungo eta ondoko hamarkadetako erronka nagusiei buru egiteko tresna sortzea: hori da Patxoki Berria egitasmoaren asmoa.

Baiona Ttipiaren bihotzean, giro atsegineko elkargunea eta topagune herrikoia, Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialaren zerbitzura diren lan eta bilkura guneak, etxebizitza sozialak eta aterpetxe kolektibo eta solidarioa eskainiko ditu, eremu berriak artifizializatu gabe eraikiak. Lankidetza ekosozialaren zinezko lurralde-polo honek, ondoko ezaugarriak ukanen ditu:

  • langileentzako jatetxea, elkarte-ostatua eta konponketa-kafetegia biztanleen zerbitzuko.
  • bulegoak eta erabilera anitzeko gela handi bat (harrera jarririk ukanen duten 180 pertsonako biltzar nagusiak zein hitzaldiak, bulegoak eta coworking guneak egunean zehar),
  • bizilagunen kooperatiba, 8 etxebizitza sozial berritzaile eta inklusiborekin,
  • aterpetze-kolektibo eta trantsiziozko espazioa, aterpetze solidarioa eta taldeei harrera segurtatzeko parada ematen duena.

Patxoki Berrian hainbat elkartek erabiltzeko gisan izanen diren eremuen finantzaketa orokorra kasik milioi bat eta erdi eurokoa da, eta etxebizitzaren zatia auto-finantzatua izan behar da. Proiektu honek argia ikus dezan, Eraiki Funtsak  (https://eraiki-funtsa.eus/eu) oraino 200.000 euroko diru kopurua bildu behar du. Horregatik, gaur zure eskuzabaltasunari dei egiten diogu. Emaitza bakoitza garrantzitsua da(*). 

Elkarrekin, altxa dezagun desafioa!
Aitzinetik milesker!

(*) eta zerga murriztea ekartzen du: 100 euro ematen badituzu, 66 euroko zerga murriztea ukanen duzu eta zuretzat azken kostua 34 eurokoa izanen da bakarrik.