Bizi !

Ondarkin edo zaborren kudeatzeko beste molde batzu ba ote dira? Larunbatan, urriaren 22an, Usurbil eta Hernanin, aurkezpenekilako bisita, deneri idekia!

Bizi! mugimenduak antolatzen du, Hego Euskal Herrian, Baionatik 45 minututara, larunbatan, urriaren 22an, 6 000 biztanle dituen Usurbil herrian eta 20 000 biztanle dituen Hernanin aurkezpenekilako bisita. Bisita hori duela kasik 3 urte herri horiek plantan eman duten ondarkinen biltze eta tratatze sistema berritzailearen ezagutza sakondu nahi duten guzieri idekia da. Ba ote dea, Iparraldean, ondarkinen tratatzeko zentroaz kanpo plantan ezartzen ahal den aterabiderik? (1)

2011 urtearen hastapenean, Bizi!k hasi du gogoeta bat ondarkinei buruz. (2)

Karia hortarat, konturatu gira Bil ta Garbik (BTGk) ondarkinen arloan BTG sortu aintzineko eskasak direla medio topatu duen egoera latzataz. Ez da onartzen ahal gaur egun ikusterat Iparrraldeko etxeetako ondarkinen parterik haundiena joaiten dela tratatua eta lurperatua izaiterat Gironde departamendurat. Bizi!k ere estimatzen du BTGk duen politika haundi nahia sentsibilizazio, ondarkinen murrizte, jatorrian sailkatzeen hobetze, ongarritzen ahal direnen eta berziklatzen ahal direnen separatze arloetan. Txalogarria da lurperatzen ahal diren kantitateen murrizte haundia bezalako helburuak. Horrek guziak aldaketa haundia ekartzen du gure ondarkinen kudeaketaren arloan aintzinago eramanak ziren politika eskasekin edo politika ezarekin konparatuz.

Gaur egun BTGk Batz- Baiona Iparraldeko eta Sarrikotapea guneetan bultzatzen dituen Mekano-Biologiko Aurre-Tratamenduak egiten dituzten Zentroak (PTMBak) direla eta Bizi!k nahi luke ikusi ea badirenez aterabide batzu egokiagoak, haundi nahiagoak beti ere errealistak izanez eta Iparraldean epe laburrean plantan ezartzen ahal direnak.

Ondorioz, Bizi!k erabaki du antolatzerat, Usurbil eta Hernaniko herrien bai eta Gipuzkoa Zero Zabor elkartearen aholku eta laguntzarekin, aurkezpenekilako bisita bat, euskaraz eta frantsesez, bertan ikusteko gure kabuz, Atez Ate Zero Zabor sistemaren ibilmoldea. Sistema hori ondarkinen biltze eta tratamendu sistema klasikoaren ber-egituratze global bat da. Atez ate sistemak ongarritzen ahal diren ondarkinen separatze erradikala baten gainean kondatzen du (hori biztanleen etxean) eta sailkatzearen eta biltzearen kontrolaren gainean.

Bisita hori idekia da deneri, aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da, edozoin izan dadin bakotxaren iritzia Batz eta Sarrikotapea proiektuei buruz. Bisitaren helburua da galdera guzien egiteko parada bat eskaintzea, behatze ezberdin eta kontraerrankorrak, baita elkarrizketa eta konparaketak sustazterat Gipuzkoako sistema horien eta Iparraldeko proiektuen artean.
Karia honetarat, bereziki gomitatzen ditugu parte hartzerat gurekin egun berezi honetan etxeetako ondarkinen gaiaz arduratzen diren hautetsi eta teknikalariak.

Gehiago xehetasun hemen :[:]

(1) Bisitaren programa zehatza:

Goizeko 9etan: Usurbileko Herriko Etxean harrera. Usurbil, 6000 biztanleko herria.

Eguerdi arte: Inguru giro hiritarrean eta auzo sakabanatuetan ondarkin organikoen biltzearen behatzea.

Eguerdi aire: Hernanin (20 000 biztanle) ber biltzearen bisita. Bazkaria Hernanin.

Arratsaldean: Gipuzkoa Zero Zabor (GZZ)-en aurkezpena: GZZk Gipuzkoa osoan (707 000 biztanle) sistema hori zabaldu nahi du. Donostian (250 000 biztanle) ezohizko kanpainak eramaiten ditu.

Bisita euskaraz eta frantsesez.

Baitezpadakoa da izena emaiterat, auto partekatzearen edo autobusaren antolatzeko (aski jende badira). Deitu 05 59 25 65 52 zenbakirat.

 

(2) Karia horretarat antolatu dugu, 2011ko apirilaren 6an, eztabaida kontraerrankor bat –Bizi!ren kideei erreserbatua- etxeetako ondarkinen tratamenduaren sindikatu mistoa den Bil Ta Garbi(BTG)ren ordezkariekin eta Mekano-Biologiko Aurre-Tratamenduak egiten dituen Zentroen (PTMBen) printzipioaren eta ber denboran haren Batz-en (Baiona Iparraldean) kokatzearen aurka den ADECH auzo-elkarteko kideekin.

Gero, Bizi!k apirila undarrean Manu Robles-Arangiz Fundazioarekin antolatu duen Foro baten karietara, ingurumenaz arduratzen den Usurbilgo Herriko Etxeko alkate ordea etorri da beren herrian plantan ezarri duten Atez Ate Zero Zabor sistemaren aurkezterat. Sistema horrek badirudi emaitza harrigarriak lortu dituela. Lehen urtean berean, Usurbilgo herriak ezagutu du berziklatua eta berriz erabiliak diren ondarkinen tasaren goititze bat : %23tik %83rat.

Bide hori nahi ukan dugu sakondu 2011ko uztailan Bizi! eta Attac-ek antolatu duten Alter Herriaren karietarat. Gipuzkoa Zero Zabor elkartearen arduradun bat gomitatu dugu. Egitura horrek lan egiten du Zero Zabor sistemaren zabaltzearen gainean Gipuzkoa osoan. Atez Ate Zero Zabor sistemak badirudi molde egokian gauzatzen ahal dela bai hirigune dentsitate haundikoan bai eta ere baserri guneetako etxebizitza barreiatu giroan. Ez da sistema klasikoak baino karioagoa, tokian bertan lanpostuak sortzen dituelarik. Eta bereziki, jendartea bultzatzen du, sistema klasikoan gertatzen ez den bezala, kontsumo eta eroste modu batek sortzen dituen ondarkinetaz konzientzia hartzerat.