Bizi !

Nicole zigorgabetu! Sustenguzko ekintza Baionan

 

Urtarrilaren 27a larunbat honetan 8:10etan, Bizi !-ko militante batzuek ekintza bat burutu dute Nicole Briend, ATTAC-eko militanteari beren sustengua adierazteko, azken hau auziperatua baita 2016ko martxoan « aulki bahiketa » ekintza hiritar eta sinboliko batean parte hartzeagatik Carpentras-eko (Vaucluse) BNP Paribas agentzia batean. Tindalari jantzi xuriz beztiturik, Liberté karrika 1ean kokatua den Baiona hiri erdiko agentzia baten aitzinaldeak xuriz estali dituzte eta « Nork nor esbasten du ? » mezua idatzi dute ere. Ekintza honen bidez, militante klimatikoek parekatzen dituzte Nicole Briend-en kontrako jazarpen judiziala « lapurketa larriagatik » eta banku horren zigorgabetasuna nahiz eta jakina izan zerga iruzurrean trebea dela.

Goiz argian ditu Bizi mugimenduko talde batek bankuko mitrak xuritu, BNP Paribas-ren ibilmoldearen okapotasuna eta bere zerga mailako antolaketetan gardentasun eskasa salatzeko. Ber denboran, afitxak kolatuak izan dira bankuaren politika gaitzesteko.

Nicole Briend, lizeo baten zuzendari ohia, militante engaiatua tokiko borroka eta alternatiba askotan (AMAP-ak, uraren kudeaketa publikoaren defentsa) auziperatua da « aulki bahiketa » batean parte hartzeagatik Carpentras-eko BNP Paribas agentzia batean, zerga iruzurra salatzeko. Banku honen egitateek gizarteari kentzen dizkio beharrezkoak diren baliabideak trantsizio klimatikoa, ekologikoa eta soziala finantzatzeko. Egin molde horien kontra mobilizatu izanagatik, Nicole Briend-ek bost urteko kartzela zigorra eta 75 000 euroko isuna arriskatzen ditu. Jon palais Bizi-ko militantearen eta Florent Compain Amis de la Terre Frantziako lehendakariaren auzietarik landa, BNP Paribas deiadarra jotzen duten militanteen kontra egitea tematzen da nahiz ez duen bere egitateetaz deus deklaratu beharrik, alta gizartearentzat askoz kaltegarriagoak dira. Ez dira aulki bahitzaileak auziperatu behar, bainan BNP Paribas bezala zerga iruzurra eskala haundian antolatzen duten arduradunak!

Bizi ! mugimenduak bere sustengu osoa adierazi nahi dio Nicole Briend-i eta mobilizatzera deitzen du otsailaren 5a astelehena eta otsailaren 6a asteartearekin, bere aziaren kari Carpentras-n (Vaucluse departamendua).