Bizi !

Nicolas Sarkozy-ren partitze poteoa Igande honetan, maiatzaren 6an, 18:00etatik goiti Baiona Ttipian

Bizi–k Nicolas Sarkozy-ren partitze poteo bat antolatzen du igande honetan, maiatzaren 6an, 18:00etatik goiti Baiona Ttipian. Bistan dena, partitze poteo ospatzeko, ez dugu ahantzi behar bidai txartela bozkakutxan ezartzea!

Zintzur bustitzeak, talo eta pintxoak, erakusketak eta animazio ugari eskainiak izanen dira Baiona Ttipiko leku desberdinetan. Hitz-ordu nagusia Tonneliers karrikako Patxokian gertatuko da, hor Simon Kouka rap kantari senegaldarrak esku hartuko duelako 19:30ak arte (Ikus ondoan bere elkarrizketa).


Joan den martxoan, 2000z geroz boterean zen Wade lehendakaria « kanporatu » duen batailan parte hartu duen « Y’en a marre » mugimenduko animatzaileetako bat da. Begi kliska polita emaitza ofizialak aldarrikatu baino zenbait minuta lehenago.

20:00etan, emaitzak elagrren artean segitzen ahalko ditugu eta denek espero dugun aberatsen lehendakaria, erretreta adinaren gibelatzea eta « ingurumena, aspergarria bilakatzen ari da »-ren lehendakariaren partitzea alegeraki ospatzeko.

Prefeturak debekarazi nahi izan duen « Sarkozy Kanpora! Milesker Baiona » panela agerian erakutsia izanen da bakoitzak argazki oroigarria egiteko gisa. Joan den martxoaren 1ean Baionan gertatutakoek orain arteko lehendakariaren porrotarako izan duten eragina omentzeko baliatua izanen da.

Igandean 18:00etatik goiti, denak Baiona Ttipira!

Bizi!