Baiona, urriaren 7a – Baiona Ttipian Alternatiba 2018k, alternatiben herrixkak, oraino bizi bizia, jarraitzen duelarik, arrakasta lortu du nazioarte mailako hedadura duen klima gertakari honek. 200 pertsonalitatek, herritarrek milaka eta ehunka elkarte eta alternatiba eramailek beren presentziarekin markatu dute eguna eta sistema aldatzeko deia eginen dute klima nahasmenduaren gelditzeko gertakariaren bururatze ekitaldian.
Baionako bihotza pilpilean dugu: Euskal Herriko biztanleak bai eta frantses Estatutik edo urrunagotik etorriak ere Alternatiba 2018 alternatiben herriko auzo eta bideetan zehar dira. Arduradun politikoak, zientifikoak, elkarte arduradunak, artistak, ministro ohiak: ia 200 pertsonalitate etorri dira Alternatiba Dakar-eko Mariama Diallo eta soziologoa eta Edgar Morin filosofoa babesle dituen gertakarira. 1150 laguntzaile mobilizatu dira aterabideak gainetik etortzea igurikatu gabe klima nahasmendua geldi araztearen erakuslehio ikaragarri honen segurtatzeko.
Euskal Herria eredu gisa ageri da: Baionatik partitua 2013an, COP21 aitzin, alternatiben herrixken biderkatzeko deia luzatu zen bertan; geroztik, Alternatiba mugimenduak 175 alternatiben herrixkaren sortzea eragin du, Euskal Herrian, frantses Estatuan, Europan eta Haiti eta Dakar-en ere. Bi egun hauetan, euskal alternatibak aitzinean ezarri dira. Horietarik bat, euskoa, zirkulazioan dituen moneta bolumena kontuan hartuz Europako lehen moneta bilakatu dena, asteburu honetan milioi bat eusko zirkulazioan ezartzean markaren gainetik pasatu behar litzateke. Bestalde, Enargia, %100 berriztagarria den euskal elektrizitate hornitzailea aurkeztu zaio publikoari.
Klimaren desorekatzearen aurkako mobilizazioetan Alternatiba 2018ren garrantzia berretsi du Valérie Masson-Delmottek, IPCCko batzorde zientifikoko lehendakari ordeak, Hego Koreatik duplexean emandako hitzaldiaren kari, bildutako publikoari berri eman duelarik IPCCko 1,5°C txostena onartua izan zela. Ber egunean, 4 hilabeteren buruan eta 5 Estatu zeharkatu ondoren, klimaren desorekatzea eta honi begira garatu behar diren erantzunei buruz lurraldeak mobilizatu ondoren, Alternatiba itzuliak bere ibilbidea bukatu du Baionako Paul Bert plazan.
Denek parte hartuz gero alternatibak sistemikoak bilakatzen ahal direla erakusteko, Alternatiba 2018 «7 desafio engaiamenduak» bultzatzeko aukera izan da: asteburuan parte hartu duten pertsonek 3 desafio bederen beteko dituztela zin egin ahal izan dute, Enargia elektrizitate hornitzailea hautatzea EDFen ordez, janari hornitzaile zirkuitu labur batean sartzea, euskoaren kide bilakatzea edo etorkinekin elkartasunez engaiatzea.
50 hitzaldiren ondotik, Alternatiba Baionak hausnarketa teoriko eta konkretuari bere ekarpenak egin dizkio, desorekatze klimatikoa geldiarazteko eta jendarte jasangarri baten alde bultzatu behar ditugun ekintzak argitan ezarriz. Fakultateko anfiteatro eta gela askotan jendea ezin izan da sartu eta igande eguerditan, jada milaka pertsonek hitzaldietan parte hartu dute. COP21ek manatu duen 1,5 graduari buruzko txostena, gaur egungo gobernamenduaren klima bilana eta trantsizio energetikoa, trantsizioaren arrastak, ekofeminismoa, birtokiratzea, gizarte eta elkartasunaren aldeko ekonomia, garraioak, hondakinak, nekazaritzaren trantsizioa, elkartasuna eta klima justizia izan dira asteburuan zehar aipatu diren erronkak.
Burujabe proiektua, lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren alde, eztabaiden erdigunen izan da.
Erakus-mahaia, animazioak, kontzertuak, etxe-ekoizpen eta hainbait motatatako bazkariak: besta herrikoi handi baten itxurarekin, Alternatiba 2018k berriz erakusten digu klima nahasmenduaren kontra borrokatzea, ez dela soilik posible, baizik eta horrek eraikitzen duela desiragarria den jendarte bat.
Asteburua gauean berant bukatuko da, asteburuko azken mitinean irakurriko den amaiera manifestuarekin «Esperantzaren eta ekintzaren garaia» eta horretarik landa izanen den kontzertuekin.