Enpresa multinazional kapitalistek aberasten segitzen dute, nahitara zaharkitzerat behartzen dituzten produktuak, gu behartuz berriz erostera. Microsoft-ek urriaren 14an gelditu ditu Windows 10en eguneraketak, Windows 11ra pasatzera behartzeko. Munduan zehar 400 milioi ordenagailu inguru ez dira bateragarriak bertsio berriarekin. Frantses estatuan, ordenagailu baten ingurumen-inpaktuaren % 90 fabrikazioari dagokio.
Beraz, Microsoft erraldoiaren aitzinean, antola dezagun tokian tokiko alternatiba! Bai tresna libreei, gure autonomia kentzen diguten teknologiei buru egirteko. Bai elkartasunari, kontsumo indibidualari buru egiteko. Bai iraunkortasunari, planeta suntsitzen duen produktibismoari buru egiteko.
Zorionak Konpon Txokori inizitiba honen gatik
OI : Gai honi buruzko petizioa sarean da:
https://www.halteobsolescence.org/petitions/non-a-la-taxe-windows/