Bizi !

Martxoaren 24an, igandearekin, Baionan: etor Bizirekin Korrikan parte hartzera!

2024-03-24ean, Biziren kilometroa Baionan.

2024-03-24ean, Biziren kilometroa Baionan.

2024-03-24ean, Biziren kilometroa Baionan.

Korrika Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa da. AEK-k antolatzen du bi urtetarik 1980az geroztik eta 10 egun irauten du. Ibilbidea gutti gorabehera 2.300 km-koa da eta edizio bakoitzean aldatzen da. Korrika ez da gelditzen, gauaz ere. Hasieratik bukaerara, lekukoa eskuz esku pasatzen da, herriz herri. Kilometro bakoitza egitura batek (elkarte, enpresa, etab.) erosten eta kurritzen du.
Aurten, martxoaren 14an abiatuko da Gipuzkoako Irundik, martxoaren 24an Baionara heltzeko.
Ez da abiadura handiko lasterketa, entrenamendu gutti duten pertsonek ere parte har dezakete. Ibilbide osoan, bestak, kontzertuak edo bestelako ekitaldiak antolatuak dira zeharkatzen diren herrietan.

Korrikaren bukaerako besta handia Baionan iraganen da, martxoaren 24an, igandearekin.

BIZIk betidanik Korrika sostengatu du km bat erosiz eta lasterkatuz:
  • Korrika ekimen herrikoia, irekia eta inklusiboa baita.
  • Kultura eta hizkuntza aniztasuna biodibertsitatearen antzekoak dira: defendatu behar diren altxor hauskorrak.
  • Euskarak kohesioa, partekatzea, elkartasuna, autoantolaketa gaitasuna sortzen baitu, eta ondorioz, erresilientzia eta alternatibarako baliabideak.
Ez da kasualitatea Bizi! Euskal Herrian sortu bada, eta lurralde honek beste nonbait baino hainbat alternatiba lehenago, fiteago eta indartsuago asmatu baditu. Gaitasun hori euskararen aldeko mugimendutik dator bereziki, eskolak, egunkariak, irratiak sortu eta autoantolatu dituena.
Horregatik da garrantzitsua Bizi hor indarrean izatea!
Bizik 2766. kilometroa partekatuko du Les Bascos elkartearekin.
Non: Duvergier de Hauranne etorbideko 29aren parean. 11:04an pasatuko da, zatoz tenorez!
 
Hitzordua han berean 10:40etan finkatua da bizkarrekoa erosteko 6€/euskoren truke.
Biziren parte hartzea (TShirta, pankarta, etab. banaketa) errexteko, ez duda eta oraindanik baiezta zure parte hartzea hemen klikatuz:  https://forms.gle/jHeMxyKieiyzHXKg9
Bizi!

2022ko apirilaren 9an, Biziren kilometroa.