Bizi !

Larrialdi ekologikoa! Justizia soziala! Bizi, CGT eta CADE elkartzen dira SNCFko zuzendaritzak antolatzen duen merkantzia-garraioen hondatzea salatzeko

hemen klika ezazu afitxa kargatzeko


Ostegun hontan urtarrilaren 7an, CGT, Bizi eta CADE (ingurumenaren babesarendako elkarteen komitea) egituren ordezkari batzuek prentsaurreko baten bidez mobilizazio kanpaina bat iragarri dute SNCFko zuzendaritzak antolatzen duen merkantzia-garraioen (treinez garraiatzen den merkantzia) hondatzearen kontra.

Bagoi isolatuen baztertze programatuak iparraldeko merkantzia-garraio zerbitzuetan 65 lanpostuen galdera ekarriko du 160 postuen gain. Frantzia mailan, politika horrek 1,2 milioi kamioi gehituko ditu bideetan.

Onartezina da eta ingurumenaren « Grenelle »aren diskurtso ederren kontrakoa da arrunt!
« SNCF norabide okerrerantz… atxik dezagun merkantzia-garraoia treinbide gainean!!! » mobilizazio kanpainaren hitzordu nagusia otsailaren 6ean larunbatarekin Baionan finkatua da.
Hitzordu horren bidez gai zorrotz horri buruz nahi ditugu SNCFeko zuzendaritza bai eta ere eskualdeko hauteskundeetan aurkezten diren alderdi politikoak hunkitu.

Ingurumenaren defentsaren aldekoak, kalitatezko eta tokiko zerbitzu publikoen aldekoak, egitura soziala eta sindikalak, herritarrak edo herritar elkarteak, denak axola gira. Mobiliza gaitezen denak eta egin dezagun otsailaren 6aren egun hortaz « Hipokrisiari geldi! Diskurtso eder eta kontrako politikeri aski ! » ozenki aldarrikatzeko parada.

«Larrialdi ekologikoa! Justizia soziala!!» egunaren egitaraua
2010ko otsailaren 6a larunbata

14:30tan Atalante zineman, Ken Loach-en « The Navigators » filma. Treinbide britanikoen pribatizazioaren ondorio dramatiko eta zentzugabeak.

16:30tan, Baionako geltokiaren aintzinean elkarretaratzea.

18:00tan, mintzaldi/eztabaida, eskualdeko hauteskundeetan aurkezten diren zerrenda buruak gomit dira (salbu eskuin muturra), gaiari buruz haien iritzia plazara dezaten.

20:00ak airean, besta herrikoia.