Bizi !

“Klima aldaketa eta migrazioa” Nazioarte mailako bideo hitzaldia eta Ipar Euskal Herrian etorkinen aldeko elkartasunaren web gunearen abiatzea

Biziren EtorkiZUna lan taldeak antolatzen du ostegunean, azaroaren 5ean 19:00etan Bideo Hitzaldi bat “Klima Aldaketa eta Migrazioak” tituluarekin. Nazioarte mailako hizlariek parte hartuko dute: gai hortan aditua den  François GEMENNE belgikarrak eta Tchad-eko militantea den Hindou OUMAROU IBRAHIM-ek. Gaualdi horren karietara parada baliatuko da Ipar Euskal Herrian etorkinei harrera egiteko eta elkartasuna erakusteko web gune berriaren presentatzeko.

Bideo hitzaldia Facebook Live-en ikusia izaiten ahalko da  EtorkiZUna-Pays Basque Terre d’accueil orrian eta hasiko da 19:00etan, 2 zatitan iraganen delarik: 

Lehen zatian aldaketa klimatikoaren ondorio orokorrak migrazioaren arloan aipatuko dira bai eta datozen hamarkadetan aurreikusiak direnak ere, Liège-eko unibertsitatean zientzia politikoetan eta ingurumenan erakasle-ikertzailea den François Gemenne-ekin eta Tchad-eko eskualdean geografo eta miliante ekologista den  Hindou Oumarou Ibrahim-ekin.

Bigarren zatiak zehaztapenak emanen ditu azken urteetan Iparralderuntz doazen etorkinentzat pasabide bilakatu den Ipar Euskal Herriaren egoerari buruz. Okzitaniako Tolosako CNRS-eko ikerlaria den Thomas Sommer-Houdeville-ek proposatuko du etorkinen laguntza sareari buruzko egoeraren azterketa bat.  

Gaualdia bururatuko da Ipar Euskal Herrian diren etorkinei elkartasuna adierazteko webgune berri baten aurkezpenarekin. Tresna hori eraikia izan da egiazko interneteko aurkitegi baten moduan lurraldean etorkinekin elkartasuna adierazten duten sarekideen sustengatzeko eta molde batez edo bestez etorkinen eta errefuxiatuen harreran parte hartzeko parada emaiteko.

Jean-Marc Sarthou, Biziko EtorkiZUna lan taldeko bozeramailearen hitzetan: “Europar Batzordeak aurkeztu duen Migrazioaren eta gerizaren aldeko Europar Itun berriak eztabaida sortzen duen unean, garrantzitsua da gure mendearen desafioak diren aldaketa klimatikoaren eta migrazioaren erronkak ongi ulertzea. Eta norbanako bakoitzari eman behar zaizkio bere mailan edo eremuan ekiteko gakoak, biharko Euskal Herria eta mundua eraikitzeko gisan.